2018-2019 Zumarte Musika Eskolako matrikulazio arautegia

  • Matrikulazio data barruan matrikula eskaera egiten ez duen ikasleak bere plaza galduko du.
  • Matrikula eskaera egin eta onartua izan ondoren kontu korrontetik kobratuko da dagokion tasa.
  • Matrikula itzulketarik ez da egingo.
  • Iraila 30etik aurrera baja emanez gero, ikasturte osoari dagozkion kuota guztiak ordaindu beharko dira.
  • Urriak 30etik aurrera ez da matrikula berririk onartu edo egingo.
  • Epez kanpo eta urriak 30 arte egiten diren matrikulak beti ere irakaslego eta batzordearen oniritzia izan beharko dute.
  • Ikasturtea hasi ondoren matrikulatzen den ikasleari, matrikula osoa kobratuko zaio.
  • Falta asko egiten duen ikasleak ez du hurrengo urteko plaza gordetzeko eskubiderik izango.
  • Musika txokoa, musika mintzaira eta instrumentuko ikasle berrien kasuan, eskainitako plaza kopuru baino eskaera gehiago badago, matrikulazioa bukatu eta hurrengo ostegunean arratsaldeko 19:00tan zozketa egingo da. Zozketaren ondoren itxaron zerrenda egingo da eta bajarik izanez gero itxaron zerrendako ikasleak sartuko lirateke.

Musika Txokoa eta Musika Mintzairako ordutegia

Musika Txokoa

Taldeak Ordutegia
Musika Txokoa 1.1 (4 urte) Asteartea 16:45-17:45
Musika Txokoa 1.2 (5 urte) Osteguna 16:45-17:45
Musika Txokoa 1.3 (6 urte) Asteartea-osteguna 17:45-18:30
Musika Txokoa 1.4 (7 urte) Asteartea -osteguna 18:30-19:15

Musika Mintzaira eta Kantu-Kantari

Taldeak Musika Mintzaira Ordutegia Kantu-Kantari Ordutegia
Musika mintzaira 2.1 maila Astelehena – asteazkena 16:40-17:40 Asteazkena 17:40-18:20
Musika mintzaira 2.2 maila Astelehena – asteazkena 17:40-18:40 Asteazkena 16:50-17:40
Musika mintzaira 2.3 maila Astelehena – asteazkena 18:40-19:30
Musika mintzaira 2.4 maila Astelehena – asteazkena 19:30-20:20

Abesbatza

Taldeak Ordutegia
* Zumarte Abesbatza: 10/12 urte (biak barne) Zehazteke
** Zumarte Abesbatza: 13 urte edo gehiago Zehazteke
Zumarte Gazte Abesbatza Zehazteke

* 2008-2007 urte artean jaiotakoak
** 2006 edo lehenago jaiotakoak

Matrikulazio data: maiatzak 21-25 bitarte