2020-2021 kurtsorako matrikulaketa
Iritsi da 2020-2021 kurtsorako matrikulaketa garaia. Hemen informazioa guztia.
– Data: ekainak 1-5 bitarte
-Ordutegia-presentzialki: Asteartea 17:00-19:30 / Osteguna: 10:00-13:00
-Eskaintza: Musika txokoa, musika mintzaira, tronpeta, tronboia, saxofoia, bonbardinoa, biolina, perkusioa, klarinetea, eskusoinua, trikitixa, panderoa, pianoa, txistua, gitarra, flauta, organoa, abesbatza eta talde instrumentalak.
– Matrikula nola egin: inprimakia www.zumarte.eus helbidean on-line bete-bidali edo erantsirik duzuen inprimakia (2020-2021 matrikulazio inpresoa) eskuz bete eta musika eskolako bulegoan entregatu behar da (Puntapax 10, behea).
– Lehengo urteko matrikulen eta kuoten prezioa mantenduko da.
– Plaza banaketaren arautegia aplikatuko da.
-Plaza kopuruen zozketak egin eta onartutako ikasleen zerrendak argitaratu ondoren, ekaina bukaeran, zuek adierazitako kontu korrontetik, ikaslea onartua izan den ikasgaien matrikulagatik ordaindu beharreko tasaren %10 kobratuko zaizue, iraileko lehen astean %40 eta abendua hasieran %50.
2020-2021 matrikulen prezioak
Ikasgaiak | Prezioa |
---|---|
Musika Txokoa (4-5-6-7 urte) | 130€ |
Musika Txokoa + instrumentua | 260€ |
Musika Mintzaira | 130€ |
Instrumentua | 130€ * |
Musika Mintzaira + instrumentua | 260€ |
Musika Mintzaira edo instrumentua egiten ez duten ikasleak
Ikasgaiak | Prezioa |
---|---|
Abesbatza bakarrik | 75€ |
Talde instrumentala bakarrik | 75€ |
Abesbatza + taldea edo 2 talde | 100€ |
* Panderoa: 75€
** Horrez gain, instrumentuko ikasleek ikasturtean zehar 28€ko 10 kuota ordaindu
HOBARIAK
- Familia ugarietan, matrikularen prezioan %40ko deskontua egingo zaio matrikulatuta dagoen ikasle gazteenari. Horretarako, familia ugariaren txartela ekarri beharko da bulegora.
- Unitate familiar bereko 3 senide edo gehiago matrikulatuta dauden kasuetan, matrikularen prezioan %40ko deskontua egingo zaio ikasle gazteenari. Ikasle gazteenak bixkiak izanez gero, ikasle bati bakarrik egingo zaio deskontua.
OHARRAK
-Instrumentua ikasten hasten direnen artean, tronboia, saxofoia, tronpeta edo biolina ikasten hasten direnei, nahi izanez gero eta ikasleentzat egokiak badira (tamaina e.a), Zumartek dituen instrumentuak urtebetez utziko zaizkie Galdetu bulegoan edo bulegoa@zumarte.eus helbidean.