2022-23 ikasturterako matrikulazioa

– Data: Maiatzaren 23tik 27ra (biak barne)

– Matrikula nola egin: www.zumarte.eus helbidean izen ematea on-line bete/bidali edo erantsirik duzuen inprimakia (2022-23 matrikulazio inpresoa) eskuz bete eta musika eskolako bulegoan entregatu behar da.

Ordutegia-presentzialki: Asteartea eta osteguna 10:00-12:30 / 17:30-19:00

Eskaintza: Musika txokoa, musika mintzaira, tronpeta, tronboia, saxofoia, biolina, perkusioa, klarinetea, eskusoinua, trikitixa, panderoa, pianoa, txistua, gitarra, flauta, organoa, kantu modernoa, abesbatza eta talde instrumentalak.

Plaza banaketaren arautegia aplikatuko da.

– Plaza kopuruen zozketak egin eta onartutako ikasleen zerrendak argitaratu ondoren, ekaina bukaeran, zuek adierazitako kontu korrontetik, ikaslea onartua izan den ikasgaien matrikulagatik ordaindu beharreko tasaren %10 kobratuko zaizue, iraileko lehen astean %40 eta abendua hasieran %50.

Matrikulen prezioak

Ikasgaiak Prezioa
Musika Txokoa (4-5-6-7 urte) 140€
Musika Txokoa + Instrumentua 280€
Musika Mintzaira 140€
Instrumentua 140€ +30€/hileko** (Panderoa:80€)
Musika Mintzaira + Instrumentua 280€

Musika Mintzaira edo instrumentua egiten ez duten ikasleak

Ikasgaiak Prezioa
Abesbatza bakarrik 80€
Talde instrumentala bakarrik 80€ +5€/hileko**
Abesbatza+Talde instrumentala edo 2 Talde 110€

** Hileko kuotak 10 hilabetetan ordainduko dira

HOBARIAK

  • Familia ugarietan, matrikularen prezioan %40ko deskontua egingo zaio matrikulatuta dagoen ikasle gazteenari. Horretarako, familia ugariaren txartela ekarri beharko da bulegora.
  • Unitate familiar bereko 3 senide edo gehiago matrikulatuta dauden kasuetan, matrikularen prezioan %40ko deskontua egingo zaio ikasle gazteenari. Ikasle gazteenak bixkiak izanez gero, ikasle bati bakarrik egingo zaio deskontua.

OHARRAK

-Instrumentua ikasten hasten direnen artean (tronboia, saxofoia, tronpeta edo biolina), nahi izanez gero eta ikasleentzat egokiak badira (tamaina etab.), Zumartek dituen instrumentuak urtebetez utziko zaizkie. Galdetu bulegoan edo bulegoa@zumarte.eus helbidean.