2023/24 ikasturterako izen-ematea
DATA: Maiatzak 22-26 bitarte
MATRIKULA NOLA EGIN: on-line datuak HEMEN bete edo inprimakia eskuz bete bulegoan.
ORDUTEGIA PRESENTZIALKI: Asteartea eta osteguna 10:00-12:30 / 17:30-19:00
ESKAINTZA: Musika txokoa, musika mintzaira, tronpeta, tronboia, saxofoia, biolina, perkusioa, klarinetea, eskusoinua, trikitixa, panderoa, pianoa, txistua, gitarra, flauta, organoa, kantu modernoa, abesbatza eta talde instrumentalak.
ORDAINKETA: Plaza kopuruen zozketak egin eta onartutako ikasleen zerrendak argitaratu ondoren, zuek adierazitako kontu korrontetik, ikaslea onartua izan den ikasgaien matrikularegatik ordaindu beharreko tasaren %10 kobratuko zaizue ekaina bukaeran , %40 iraileko lehen astean eta %50 abendua hasieran.
Plaza banaketaren arautegia aplikatuko da.
MATRIKULEN PREZIOAK
Matrikula eta kuoten prezioak mantenduko dira
Ikasgaiak:
-Musika Txokoa (4-5-6-7 urte): 140€
-Musika Txokoa+instrumentua: 280€
-Musika Mintzaira : 140€
-Instrumentua: 140€ (Panderoa: 80€)**
-Musika Mintzaira+instrumentua: 280€
Musika Mintzaira edo instrumentua egiten ez duten ikasleak:
-Abesbatza bakarrik: 80€
-Talde instrumentala bakarrik: 80€**
-Abesbatza+taldea edo 2 talde: 110€
**Horrez gain, instrumentuko ikasleek ikasturtean zehar 30€ko 10 kuota ordaindu beharko dituzte eta talde instrumentala bakarrik egiten dutenak 5€tako 10 kuota.
HOBARIAK
-Familia ugarietan, matrikularen prezioan %40ko deskontua egingo zaio matrikulatuta dagoen ikasle gazteenari. Horretarako, familia ugariaren txartela ekarri beharko da bulegora.
-Unitate familiar bereko 3 senide edo gehiago matrikulatuta dauden kasuetan, matrikularen prezioan %40ko deskontua egingo zaio ikasle gazteenari. Ikasle gazteenak bixkiak izanez gero, ikasle bati bakarrik egingo zaio deskontua.
OHARRAK
-Instrumentua ikasten hasten direnen artean, tronboia, saxofoia, tronpeta, flauta, klarinetea edo biolina ikasten hasten direnei, nahi izanez gero eta ikasleentzat egokiak badira (tamaina e.a), Zumartek dituen instrumentuak urtebetez utziko zaizkie.
INSTRUMENTUKO ORDUTEGIAK
-Ikasle eta irakaslearekin behin-behineko ordutegiak bilera bidez adostuko dira.
MUSIKA TXOKOA –MUSIKA MINTZAIRA eta ABESBATZAKO ORDUTEGIAK
MUSIKA TXOKOA **EGUN ALDAKETAK EGON DIRA**
Musika Txokoa 1.1 (4 urte): Asteartea 16:45 – 17:45
Musika Txokoa 1.2 (5 urte): Asteartea 17:45 – 18:45
Musika Txokoa 1.3 (6 urte): Osteguna 16:45-18:00
Musika Txokoa 1.4 (7 urte): Osteguna 18:00-19:15
MUSIKA MINTZAIRAKO ETA KANTU-KANTARI (KK)
Musika mintzaira 2.1: Astelehena – Asteazkena 16:40-17:40 / KK: Asteazkena 17:45-18:30
Musika mintzaira 2.2: Astelehena – Asteazkena 17:40-18:40 / KK: Asteazkena 16:45-17:30
Musika mintzaira 2.3: Astelehena – Asteazkena 18:40-19:30 / KK: ZEHAZTEKE
Musika mintzaira 2.4 maila Astelehena – Asteazkena 19:30-20:20 / KK: ZEHAZTEKE
ABESBATZAKO TALDEAK
ZUMARTE ABESBATZA – 10/12 urte (biak barne) (2012-2011 urte artean jaiotakoak): ZEHAZTEKE
ZUMARTE ABESBATZA – 13 urte edo gehiago (2010-edo lehenago jaiotakoak): ZEHAZTEKE
ZUMARTE GAZTE ABESBATZA: Asteazkena 18:30-20:00
ZUMARTE MUSIKA ESKOLAKO MATRIKULAZIO ARAUTEGIA
– Matrikulazio data barruan matrikula eskaera egiten ez duen ikasleak bere plaza galduko du.
– Matrikula eskaera egin eta onartua izan ondoren kontu korrontetik kobratuko da dagokion tasa.
– Matrikula itzulketarik ez da egingo.
– Iraila 30etik aurrera baja emanez gero, ikasturte osoari dagozkion kuota guztiak ordaindu beharko dira.
– Urriak 30etik aurrera ez da matrikula berririk onartu edo egingo.
– Epez kanpo eta urriak 30 arte egiten diren matrikulak beti ere irakaslego eta batzordearen oniritzia izan beharko dute.
– Ikasturtea hasi ondoren matrikulatzen den ikasleari, matrikula osoa kobratuko zaio.
– Falta asko egiten duen ikasleak ez du hurrengo urteko plaza gordetzeko eskubiderik izango.
– Musika txokoa, musika mintzaira eta instrumentuko ikasle berrien kasuan, eskainitako plaza kopuru baino eskaera gehiago badago, plaza banaketari buruzko arautegia aplikatuko da.