Olatu Talka 2017
Hurrengo egunetan musika eskolako abesbatzako kideak eta akordeoilariak Olatu Talka 2017ko bi ekitaldietan hartuko dute parte.
Maiatzak 19an arratsaldeko 20:00etan Zumarte Abesbatzako kideak Donostiako Alderi Ederren abestuko dute Olatu Talkako irekiera emanaldian.
Bestalde Maiatzak 21ean Zumarteko akordeoilariak Donostiako Portuan ospatuko den akordeoi topaketan parte hartuko dute.
Olatu Talka jaialdian, musika, merkatuak, zientzia eta munduko festak izan dira ardatz. Aurten 160 proposamen inguru jaso dira eta merkatuetako eta kontzertuetako deialdiak ere arrakastatsuak izan dira eta, ondorioz, programazioa bereziarekin dator aurten. Hona hemen ekitaldietako batzuk.
Inaugurazio ekitaldian musika eta belaunaldi arteko elkarbizitza izango dira ardatz. Alde batetik, Musikagelako 12 bandak eta bakarlariak, beraiek sortutako lau pieza eskainiko dituzte eta haiekin, Donostialdeko hainbat abesbatzetako 400 bat abeslari eta Francisco Escudero Kontserbatorioko Big Banda ariko dira. Talde horien lau abestiez gain, Itoitzen Lau Teilatu ere abestuko dute.
Ondo pasa!