2019-2020 kurtsorako matrikulazioa
Iristsi da kurtso berrirako matrikulatzeko garaia. Hemen informazio guztia:
- Data: Maiatzak 27-31 bitarte.
- Ordutegia:
Goizez (astelehen, asteartea eta osteguna): 10:30-12:30 bitarte.
Arratsaldez (astearte, ostegun eta ostirala): 16:30-19:00 bitarte.
- Nola egin:
– Matrikula egiteko inprimakia www.zumarte.eus helbidean on-line bete-bidali edo inprimakia (inprimakia deskargatzeko hemen klikatu) eskuz bete eta musika eskolako bulegoan entregatu behar da (Puntapax 10, behea).
- Oharrak:
– Lehengo urteko matrikulen eta kuoten prezioa mantenduko da.
– Plaza banaketaren arautegi berria aplikatuko da (arautegia ikusteko hemen klikatu).
– Plaza kopuruen zozketak egin eta onartutako ikasleen zerrendak argitaratu ondoren, ekaina erdialdera, ikaslea onartua izan den ikasgaien matrikulagatik ordaindu beharreko tasa zuek adierazitako kontu korrontetik kobratuko da.
– Kurtso berriaren ordutegiak ikusteko hemen klikatu.
Matrikulen prezioak
- Ikasgaiak:
-Musika Txokoa (4-5-6-7 urte): 130€
-Musika Txokoa+instrumentua: 260€
-Musika Mintzaira : 130€
-Instrumentua: 130€ (Panderoa: 75€)
-Musika Mintzaira+ instrumentua: 260€
- Musika Mintzaira edo instrumentua egiten EZ duten ikasleak:
-Abesbatza bakarrik: 75 €
-Talde instrumentala bakarrik: 75€
-Abesbatza+taldea edo 2 talde: 100€
**Horrez gain, instrumentuko ikasleek ikasturtean zehar 28€ko 10 kuota ordaindu beharko dituzte.
- Hobariak
-Familia ugarietan, matrikularen prezioan %40ko deskontua egingo zaio matrikulatuta dagoen ikasle gazteenari. Horretarako, familia ugariaren txartela ekarri beharko da bulegora.
-Unitate famiiar bereko 3 senide edo gehiago matrikulatuta dauden kasuetan, matrikularen prezioan %40ko deskontua egingo zaio ikasle gazteenari. Ikasle gazteenak bixkiak izanez gero, ikasle bati bakarrik egingo zaio deskontua.
- Oharra
-Instrumentua ikasten hasten direnen artean, tronboia, saxofoia, tronpeta edo biolina ikasten hasten direnei, nahi izanez gero eta ikasleentzat egokiak badira (tamaina e.a), Zumartek dituen instrumentuak urtebetez utziko zaizkie.