Asteburura ikastaroan
Sonurbil Musika Astea bukatu zen martxoak 6an baina gure ikasleak asteburu honetan ere lanean aritu dira.
Martxoak 12-13 asteburuan Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatuta, Haurtxo-koruen X. Tailerra ospatu da Hondarribian eta Zumarteko abesbatzako kideak bertan egon dira.
Koru-errepertorio erakargarria, indarrez betea eta oso dibertigarria landu dute, horretarako gonbidatu bezala bi zuzendari aritu dira, alde batetik gure musika eskolako abesbatzako zuzendaria den Amaia Aldalur eta bestalde Junkal Guerrero.
INTERPRETAZIO tailer bat ere izan dute, aktore, gidoilari, musikari eta umorista den Aitor Gabilondoren eskutik.
Igandean, asteburuan egindako lanarekin, kontzertua eskaini zuten Kaputxinoen elizan (Amute auzoa) arratsaldeko 17:00tan, kontzertu bikaina eskaini zuten ikasle guztiak eta lanean jarraitzeko gogoz daude.
Aupa gazteak!
Etiqueta:Haurtxo-koruen X. Tailerra