- Este evento ha pasado.
XVIII. Soinurbil musika astea
jueves, 17 marzo, 2022 / 18:30 - 19:30
‘Reziklantes’ ikuskizuna
Ikuskizun hau kalean egiten da, bikote gisa. Kontzertu ibiltari honetan musika estilo ugari jotzen dituzte: perkusio afrikarra eta latinoa, hip-hopa eta Iberiar Penintsulako musika. Soinu-euskarria akustikoa da, jatorria birtziklatu eta berrerabilitako materiala da.
Hondakinak proiektu eszenikorako baliabide dituzte, ingurumenarekiko begiramena lantzeko.
Turukutupa konpainia 2006. urtean Gasteizen sortua da. Hondakinei balioa ematen dieten artista akustiko eta plastikoak dira, eta ingurumena arte- eta kontzientziazio-proiektu baterako baliabide gisa erabiltzen dute.
Hondakin-materialak berreskuratu eta birziklatuta, proposamen artistiko bihurtzen dituzte, hala nola, musika-tresna, eszenografia edota atrezzoa. Bi jarduera-ildo garatzen dituzte: batetik, arte eszenikoak (musika, antzerkia, instalazioak…) eta, bestetik, ingurumen-heziketa (tailerrak, kontzertuak…).
Urte guzti hauetan Espainiar Estatuko hainbat antzerki- eta musika-jaialditan zein ingurumenarekin lotutako hainbat ekitalditan aritu dira.
Musikariak: Sergio López de Landache eta Víctor García de la Torre.