Ekitaldiz betetako asteburua
Ekitaldiz betetako asteburua gerturatzen hari zaigu.
Hasteko, Zumarte Musika Eskolako akordeoiko ikasleak, abenduak 8-11 bitarte Arrasaten ospatuko den XXXVII Gipuzkoako Akordeoi Lehiaketan parte hartuko dute.
Lehiaketa hau Hauspoz, Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak antolatu du , Arrasateko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta SGAE Fundazioarekin batera.
Usurbildarren egitaraua hau izango da:
Abenduak 10ean Arizmendi Ikastolan, goizeko 9:00tan hastapena C kategorian Intza Apezetxea Sarasolak “Little brown jug polka” derrigorrezko obra joko du eta goizeko 11:05tan hastapena B kategorian, Gorka Arroyo Iribarrek, J. Straussen “El Danubio Azul” derrigorrezko obra eskeiniko du.
Arratsaldeko 17:15tan Ganbara 3 kategorian Imanol Iribar Rodríguez, Maialen Iruretagoyena Lazcano, Ainhoa Pérez Arruti, Ibai Saralegi Zubeldia eta Aitor Zubelzu Irazusta, programa librean, Toss the feathers (The Corrs) eta Bossa in Normandy (C. Thomain) kantak eskeiniko dituzte.
Igandean Abenduak 4ean eguerdiko 12:30etan Kursaaleko kubo txikiko auditorioan, Zumarte Abesbatzak 2016aren barne, “Gautena gure erara” izena duen egitasmoan parte hartuko du.
“Ekimen hau Gautena elkartearekin batera (autismoa eta garapeneko bestelako nahasmendu orokorrak dituzten haurren gurasoen Gipuzkoako elkartea) oso estuki lan eginez osatu da eta horretarako hiru balio hartu dira oinarritzat, autismoa dela eta heziketa-premia bereziak dituzten haurren heziketarako eta garapenerako modu generikoan ezarrita dauden balio guztien artetik. Printzipioak, proiektu honetan Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak bere gain hartuak, honako hauek dira: integrazioa, normalizazioa eta gizarteratzea. Helburua, beraz, musika korala eta horren inguruan sortzen den garapen sozio-emozionalaren dinamika baliatuz balio horiek lortzen saiatzea da. Ondorioz, proposamen honetan abesbatzen arloa bitarteko praktiko bat bakarrik izango da (inola ere ez helburua) eta modu transbertsalean gizartea sentsibilizatzen saiatuko da.
Honako Abesbatza hauek parte hartuko dute:Ametsa Txiki (Irun), Zaria Koru Eskola (Errenteria), Pasaia Abesbatza taldea (Pasaia), Araoz Gazte (Donostia), Zumarte Abesbatza (Usurbil) eta Ganbara Txiki (Oñati).”
Kontzertu honetan abesbatza bakoitzak bere aktuazio txikia egiteaz gain, beste koruekin “Argiaren Mintzoa” izena duen kantata bat abestuko du.
Sarrerak honako helbidean eskuratu daitezke: http://www.kursaal.eus/es/agenda/gure-erara/
Disfrutatu eta ondo pasa!