XV. Soinurbil Musika Astea-Txamukos Mariatxiak
Txamukos Mariatxiak 2014ko udan sortu zen eta lehendabiziko emanaldia Arantzako inauterietan eman zuen 2015eko otsailean. Lesakako taldea izanda, bertako 4 musikari daude eta Arantzako, Usurbilgo eta Villabonako bat. Gitarra, baxua, soinua, bi tronpeta eta abeslari batek osatzen dute mexikar talde hau. Korridoak, baltsak, boleroak…eta era askotako doinuak mexikar erara interpretatzen dituzte, horietako batzuk euskaraz.
2016ko apirilean kaleratu zuten lehendabiziko diskoa: “Bidean topatuko gara”. “Arrakasta izan duela erran dezakegu, izan ere dagoeneko 2000 aletik gora saldu ditugu eta”
2017an, berriz,”Txamukos” izeneko bigarrena plazaratu zuten.
Euskal Herri guztian zehar ibili dira eta harrera ezin hobea eduki dute.
Non: Artzabalgo plazan. Apirilak 5, 19:30etan. Sarrera doan.