Zumarte Musika Eskola Emusik 2016 jaialdian
Donostia 2016k Musika Eskolen Europako Jaialdiaren hamabigarren edizioa hartuko du. Maiatzaren 4tik 7ra, Europako milaka musika-ikaslek hartuko dute parte jaialdian.
DSS2016EUk eta Donostiako Musika eta Dantza Eskolak antolatu dute jaialdiaren hamabigarren edizioa lurraldeko hainbat eragilerekin batera, hala nola Euskadiko eta Nafarroako elkarteak (EHME eta ASEMNA, hurrenez hurren), Estatuko elkartea (UEMyD) eta EMU osatzen duten hogei herrialde baino gehiagoetako elkarteak, besteak beste.
Egunik intentsoenak maiatzaren 6a eta 7a izango dira: EAE, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako 59 herrialdetan programazio zabal bat eskainiko da herritarrei zuzenduta.
Inaugurazio ofiziala Donostia Arena 2016 espazioan (Illunbe) izango da maiatzaren 6an. Hemengo zein atzerriko 8.500 musika-ikasleentzako topaketa honetan, musika eta dantza batuko dira errepertorio anitz batean, besteak beste, Donostiako martxa, Txanton piperri, Europako ereserkia eta EMUSIKerako espresuki konposatutako abesti bat: Musikatu bizitza. Zumarte Musika Eskolako abesbatzak, saxofoi eta eskusoinuko 60 ikaslek inaugurazio ekitaldi honetan parte hartuko dute.
EMUSIK jaialdia baino gehiago da. «Musika batzen gaituen hizkuntza komuna» premisatzat hartuta, ekitaldia aukera paregabea izango da kultura eta herrialde desberdinetako ezagutzak eta esperientziak partekatzeko eta Europako herri desberdinen arteko hurreratzea eta hartu-emana bultzatzeko.
Horrez gain, festa eta musika-ospakizunaz aparte, festibalak ikusgaitasun handiagoa eman nahi dio musika eskolek maila guztietan (tokikoak, nazionalak, europarrak) egiten duten lan nekaezinari.
Festibala Illunben hasiko da parte-hartzaile guztiak bilduko dituen topaketa batekin eta Saguesen amaituko da festa handi bat ospatuz.
Informazio osagarria nahi izanez gero hemen klikatu