• Cas
  • Eus
ZumarteZumarte
  • Zumarte
  • Funtzionamendua
    • Reglamento
    • Matrikulazioa
    • Junta gestora
    • Horario de oficina
    • Calendario
    • Horarios
  • Eskaintza
    • Pedagogía musical
    • Instrumentos
    • Coros
    • Grupos de música
    • 2022/23 Ikastaroak
  • Agenda
  • Noticias
  • Contacto
  • Zumarte
  • Funtzionamendua
    • Reglamento
    • Matrikulazioa
    • Junta gestora
    • Horario de oficina
    • Calendario
    • Horarios
  • Eskaintza
    • Pedagogía musical
    • Instrumentos
    • Coros
    • Grupos de música
    • 2022/23 Ikastaroak
  • Agenda
  • Noticias
  • Contacto

Noticias

  • Inicio
  • Noticias
  • Noticias
  • 2017-2018 ikasturterako matrikulaketa

2017-2018 ikasturterako matrikulaketa

  • Categoría Noticias
  • Fecha mayo 16, 2017

2017-2018 ikasturterako matrikulazioa egiteko garaia da. Maiatzak 22 – 26 bitarte, goizez (asteartea, osteguna eta ostirala) 10:30etatik-12:30tara eta arratsaldez (egunero) 16:30tatik 19:30tara kurtso berrian aputatzeko aukera izango da.

Matrikula nola egin:

1.-Zumarten nahi edo behar duzuen informazioa jaso.

2.- Kutxan ordainketa egin:
– KUTXABANK-eko ES15 2095 5069 08 1062820021 kontu zenbakian ordainketa egin ikaslearen izena erreferentzi bezala ipiniaz eta ordainagiria jaso. Kutxan ingresoak egiteko ordutegia: 8:30-10:30 bitarte.
Zenbateko ordainketa egin:
-Musika Txokoa (4-5-6-7 urte): 125 €
-Musika Txokoa+instrumentua: 250€
-Musika Mintzaira : 125 €.
-Musika Mintzaira+ instrumentua+abesbatza eta/edo talde: 250€
-Instrumentua eta talde: 125 € (Panderoa: 70 €)
-Abesbatza edo Talde Instrumentala bakarrik: 50 €

3.-Ordainagiria, zuen kontu korronteko zenbakia (20 digiturekin) eta argazki bat (ikasle berriak bakarrik) Zumarten entregatu eta inpresoak sinatu.
Horrez gain, instrumentuko ikasleak hilero 28€ko kuota ordaindu beharko dute.

HOBARIAK (MATRIKULA OSOA ORDAINDU ETA ONDOREN EGINGO DA DAGOKION ITZULKETA)

-Familia ugarietan, matrikularen prezioan %40ko deskontua egingo zaio matrikulatuta dagoen ikasle gazteenari. Horretarako, familia ugariaren txartela ekarri beharko da.
-3 senide zuzen edo gehiago matrikulatuta dauden kasuetan, matrikularen prezioan %40ko deskontua egingo zaio ikasle gazteenari. Ikasle gazteenak bixkiak izanez gero, ikasle bati bakarrik egingo zaio deskontua.

OHARRAK

-Aurten ere helduen taldea osatu nahi genuke, beraz gurasoak ere animatu zaitezte musika ikastera.

-Instrumentua ikasten hasten direnen artean, tronboia, saxofoia, tronpeta edo biolina, nahi izanez gero Zumartek dituen instrumentuak urtebetez utziko die.

-Informazioa gehiago nahi izanez gero, dei ezazue arratsaldez Zumarte Musika Eskolako 943371594 telefonora.

MATRIKULAZIO ARAUDIA

– Ordainketa egitea derrigorrezkoa da matrikula egin ahal izateko. Aurreko ikasturteko kuota guztiak ordainduta egon behar dute matrikulatu ahal izateko.
– Matrikulazio data barruan matrikulatzen ez den ikasleak bere plaza galduko du.
– Matrikula itzulketarik ez da egingo.
– Iraila 30etik aurrera baja emanez gero, ikasturte osoari dagozkion kuota guztiak ordaindu beharko dira.
– Urriak 30etik aurrera ez da matrikula berririk onartu edo egingo.
– Epez kanpo eta urriak 30 arte egiten diren matrikulak beti ere irakaslego eta batzordearen oniritzia izan beharko dute.
– Ikasturtea hasi ondoren matrikulatzen den ikasleak, matrikula osoa ordaindu beharko du.
– Falta asko egiten duen ikasleak ez du hurrengo urteko plaza gordetzeko eskubiderik izango.
– Musika txokoa, musika mintzaira eta instrumentuko ikasle berrien kasuan, eskainitako plaza kopuru baino eskaera gehiago badago, matrikulazioa bukatu eta hurrengo ostegunean arratsaldeko 19:00tan zozketa egingo da. Zozketan sartu ahal izateko matrikula ordainketa egin eta agiria musika eskolan entregatu beharko da ikaslearen datuekin batera. Zozketaren ondoren itxaron zerrenda egingo da eta bajarik egon ezkero itxaron zerrendako ikasleak sartuko lirateke. Zozketaren ondorioz plaza gabe geratzen diren ikasleei bakarrik itzuliko zaie matrikula.

2017-2018 MUSIKA TXOKOA eta MUSIKA MINTZAIRAKO ORDUTEGIA (Klase guztiak ikastolan izango dira)

MUSIKA TXOKOAKO TALDEAK ETA ORDUTEGIA

Musika Txokoa 1.1 (4 urte) Asteartea 16:45 – 17:45
Musika Txokoa 1.2 (5 urte) Osteguna 16:45 – 17:45
Musika Txokoa 1.3 (6 urte) Asteartea -osteguna 17:45-18:30
Musika Txokoa 1.4 (7 urte) Asteartea -osteguna 18:30-19:15

MUSIKA MINTZAIRAKO ETA KANTU-KANTARIKO ORDUTEGIAK

Musika mintzaira 2.1 maila – Astelehena – asteazkena 16:40-17:40 – Asteazkena 17:40-18:20
Musika mintzaira 2.2 maila – Astelehena – asteazkena 17:40-18:40 – Asteazkena 16:50-17:40
Musika mintzaira 2.3 maila – Astelehena – asteazkena 18:40-19:30
Musika mintzaira 2.4 maila – Astelehena – asteazkena 19:30-20:20

ABESBATZAKO TALDEAK ETA ORDUTEGIAK

ZUMARTE ABESBATZA – 10/12 urte (biak barne) (2007-2006 urte artean jaiotakoak) – Ostirala:16:45-17:30

ZUMARTE ABESBATZA – 13 urte edo gehiago (2005-edo lehenago jaiotakoak) – Ostirala:16:00-16:45

ZUMARTE GAZTE ABESBATZA – Asteazkena: 19:00-20:00

OHAR GARRANTZITSUAK

Usurbilgo Udalak ZUMARTEko eraikina eraberritu eta handitzeko obrak hasiko ditu 2017-2018 ikasturtean. Obrak direla eta, 2017-2018 eta 2018-2019 ikasturtetan Zumarteko klase eta zerbitzu guztiak beste lokal batzuetara trasladatuko dira:

-Musika mintzaira, musika txokoa, instrumentuak eta abesbatzak ikastolan izango dira.
-Perkusioa, gitarra eta pop-rock taldeak Santuenean izango dira.
-Bulegoa eta irakasle gela Puntapax kalean egongo dira.

Egoitza hauen erabilpenaren antolakuntza eta moldaketa egoki bat egiteko, bi ikasturte hauetan ordutegiak jartzeko garaian (instrumentukoak batez ere) malgutasun handia eskatu nahi dizuegu.

Ikasturte bukaeran musika eskola guztia hustu egin behar dugu (haltzairuak, instrumentuak, artxiboak, liburuak, diskak e.a..…) eta HORRETARAKO ZUEN LAGUNTZA BEHARKO DUGU!!!

Aurrerago jasoko duzue informazioa eta trasladoan laguntzeko izen-ematea.Esta información está disponible unicamente en euskara, para más información pueden llamar al número de teléfono 943 371 594

  • Compartir:

Últimas entradas

  • XIX.SOINURBIL
  • Intza Bengoetxea akordeoi jaialdian zilarrezko domina
  • Zorionak musikari guztioi! Xexili eguna 22

Newsletter

Jaso itzazu gure albisteak zure posta elektronikoan!
Loading

Albiste eta ohar harpidetza

Zure e-mailean jasoko dituzu gure argitalpen guztiak.
Loading
 

Zumarte Usurbilgo Musika Eskola

Diseño y desarrollo: TaPuntu

  • Politica de cookies
  • Aviso legal
  • Politica de privacidad