XIII. Soinurbil Musika Astea
Iritsi da XIII. Soinurbil Musika Astea, ekitaldi ugari prestatu ditugu aste borobila osatzeko. Hemen egitaraua:
*Martxoak 20 astelehena, Organo erakustaldia Salbatore Elizan 18:00etan eta 19:00etan.
Usurbilgo Organoa berezia da. 1907an Parisen eraiki zen. Cavaillé-Coll lantegietan. Bere lehen jabea ospe handiko baroi frantses bat izan zen, l´Espée baroia, Ilbaritzen (Baionatik gertu) zuen jauregirako enkargatu zuen organoaren eraikuntza. Lehen Mundu Gerra ondorengo diru-eskasiak zirela eta, baroiak bere ondasun batzuk saldu egin behar izan zituen, eta horien artean, organo eder hau. 1920 urte inguruan Usurbilgo Salbatore parrokiak hain baliotsua den tresna hau erosi zuen herritar batzuen ahalegin ekonomikoari esker.
Azken urteetan zaharberritze lan garrantzitsuak egin dira Usurbilgo organoan.
Joan Luis Atxegaren musika eskolako irakaslearen eskutik, Usurbilgo organoa gertutik ikusteko aukera paregabea izango dugu.
*Martxoak 21 asteartea, “Kontu Kantari” antzerki kontzertua Sutegi Kultur Etxeko auditoriumean 18:30etan.
“Kontu kantari”k oroimenean dauzkagun abestiak biltzen ditu, hauek reggae-a, rap-a edo blues-a bezalako erritmo desberdinetara eramanez. Protagonista bihurtzen diren txotxongiloen laguntzarekin, bidaia honetan, Sandrak eta Botik, betiko abestiak berrikusten dituzte, nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikasi ditzaten.
Familia osoarekin musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz gozatzeko aukera paregabea.
Iraupena 50 min.
Sarrera: 2 € egunean bertan.
*Martxoak 22 asteazkena, Organo eta Txistu Kontzertua Salbatore Elizan 19:00etan
Egitaraua:
ORGANOA
Toccata eta Fuga Re m. (BWV 565) …………..……………………………. J.S. Bach
ORGANOA ETA TXISTUA
Euskal suitea (I) ………………….…………………………………………………. T. Garbizu
-Kontrapasa
-Fandango-Boleroa
Euskal Suitea (II) ….………..……………..…………………………………… T. Garbizu
-Gavota
Txistularia: Estanis Karrera Sarasola
ORGANOA
Itsasoan (gaia eta bariazioak) …………….……………………………………………. J. Guridi
USURBIL ETA LEZOKO TXISTULARI TALDEAK
Zirkoren sonatatxoa ………………………………………………………………….. V. Reiman
Brokolo (Minuetoa) …………….…………………………………………………… E. Basurko
Sorgin Dantza …..……………………………..……………………………………. E. Mocoroa
Puiuelo Kalea ……….…………………………………………………………………. R. Sarriegi
ORGANOA ETA TXISTUA
Tamboourino…………………………………….………………………………….. J.P. Rameau
Txistularia: Aitor Pagola Arizmendi
USURBIL ETA LEZOKO TXISTULARI TALDEAK, ORGANOA
Agur Jaunak .………………………………..……………………………….. Mold.: T. Garbizu
Organojolea: Joan Luis Atxega Pagola
*Martxoak 23 osteguna, Beasaingo Musika eskolarekin trukaketa Sutegi Kultur Etxeko auditoriumean 19:00etan.
1985tik abiatu zen Beasaingo Musika Eskola, Udal Musika Banda eta Herriko Abesbatzen babesean. 1994ko irailetik gaur egun arte Arantxa Gastesi Iriarte izan da zuzendaria.
Loinatz Musika Eskolak 360 ikasle ditu gaur egun, 19 instrumentu espezialitate eta musika hezkuntza osoko eskaintza egiten du. Azpimarratzekoa da Loinatz Musika Eskolak herrian duen presentzia: Urtean zehar 90 emanaldi inguru eskaintzen ditu: batzuetan, Musika Eskolak zuzenean antolatutakoak eta, beste batzuetan, Beasaingo herriak antolatutakoetan parte hartuaz.
Kontzertuan parte hartuko dute:
-Zumarte Musika Eskolako talde instrumentalak.
-Beasaingo Loinatz Udal Musika Eskolako talde instrumentalak.
*Martxoak 24 ostirala, Rockalean ikuskizuna herriko kaleetan 20:00etan
Musika munduan ibilbide luzea duten bost musikarik osatutako taldea da. Rock eta Pop estiloko kantu ezagunek osatzen dute beraien kantu-zerrenda, beti ere bertsioek originalaren kutsurik galdu ez dezatela kontuan hartuta.
Bateria: Javier Area eta Odei Astibia
Soussaphone-a: Jon Viejo
Gitarra: Mikel Sukunza
Ahotsa eta haize instrumentuak: L.M. Moreno “Pirata”
*Martxoak 25 larunbata Zumarteko Pop-Rock taldeak Mikel Laboa Plazan (euria eginez gero Askatasuna plazan) 12:00etan.
Zumarte Musika Eskolako taldeek eskainiko dute kontzertu hau. Adin desberdinetako ikasleak izango dira bertan parte hartuko dutenak eta dagoeneko emanaldi ugari eskaini dituztenak dira.
Talde hauek parte hartuko dute: Zappa taldea, Nesquik Taldea, Ixaksonak Taldea, Ganbarakada Taldea eta The Hastelen´s taldeak.
*Martxoak 26 igandea Azkoitiako Musika Banda, 12:00etan kalejira eta 13:00etan frontoian kontzertua.
Hasiera zehatzaren data ikertzeko dago, baina agiri batzuek diotenez ofizialki, Juan Mari Etxaniz azkoitiar organista izendatu zuten 1879-ko ekainaren 29-an Azkoitiako bandaren zuzendari.
Herriz herri asko ibilitakoa izan arren, orain herri mailan bakarrik du jarduera, gabon, aste santu, herriko festa, danborrada eta urtean zehar egiten diren beste kontzertu batzuekin.
Azkoitiako Musika Bandak gogoz betetako gazte asko ditu. Ezin aipatu gabe utzi oraingo zuzendari gazte eta talentuz betea, Carlos Muñoz, lan izugarria eta esanguratsua egiten ari dena.
Versión solo en euskara