• Cas
  • Eus
ZumarteZumarte
  • Zumarte
  • Funtzionamendua
    • Reglamento
    • Matrikulazioa
    • Junta gestora
    • Horario de oficina
    • Calendario
    • Horarios
  • Eskaintza
    • Pedagogía musical
    • Instrumentos
    • Coros
    • Grupos de música
    • 2022/23 Ikastaroak
  • Agenda
  • Noticias
  • Contacto
  • Zumarte
  • Funtzionamendua
    • Reglamento
    • Matrikulazioa
    • Junta gestora
    • Horario de oficina
    • Calendario
    • Horarios
  • Eskaintza
    • Pedagogía musical
    • Instrumentos
    • Coros
    • Grupos de música
    • 2022/23 Ikastaroak
  • Agenda
  • Noticias
  • Contacto

Noticias

  • Inicio
  • Noticias
  • Noticias
  • Kontzertu berezia + Klase pedagogikoa

Kontzertu berezia + Klase pedagogikoa

  • Categoría Noticias
  • Fecha noviembre 5, 2018

Igande honetan, azaroak 11, kontzertu berezi bat entzuteko plazerra izango dugu Sutegiko auditorioan eguerdiko 12etatik aurrera. Bera 2 zatitan banatuko da; lehenengoan piano, txistu eta ahots sopranoa izango dira protagonista eta bigarren zatian pianoa sakonago ezagutzeko aukera izango dugu.

Lehehengo zatian, Musikeneko ikasle diren Ignacio Arakistain pianojolea, Maria Martin sopranoa eta Peio Irigoyen txistulariak hainbat euskal musika pieza eskeiniko dizkigute.

Bigarren zatian, pianoaren zati ezberdinak ezagutzeko aukera izango da Miren Etxebeste Zumarteko piano irakaslearen eskutik. Ondoren, musika eskolako piano ikasleen saio txiki batez amaituko da emanaldia.

Kontzerturako sarrera dohan da, baina gonbidapena Zumarteren bulegoan jaso beharko da, ohiko ordutegian. (egunean bertan ere, lekua egonez gero, gonbidapenak Sutegi bertan lortu ahalko dira)

KONTZERTUA (30min)

Egitaraua

Birigarroa [I. Ansorena (1892-1975)]

Hiru ataleko alborada [E. Gorosarri (1889-1947)]

Siete lieder vascos (Aukeraketa) [P. Sorozabal (1897-1988)]

I. Ametsetan.

IV. Lotoren lorak.

V. Ez dot sinisten.

VII. Agertu yatan orriya.

Txoriak [Aita H. Olazarán (1894-1973)]

 

Peio Irigoien  Txistua

Maria Martin  Sopranoa

Ignacio Arakistain  Pianoa

KLASE PEDAGOGIKOA ETA EMANALDIA (30min)

Zumarte Musika Eskolako irakasle den Miren Etxebeste Besga irakasleak eta musika eskolako ikasleak parte hartuko dute.


IGNACIO ARAKISTAIN

Azpeitian jaio zen, 1998an. Lehen ikasketak Azpeitiko Juan de Antxieta musika eskolan eman ondoren, bere ibilbidea, Donostiako Francisco Escudero erdi mailako kontserbatorioan jarraitu zuen. Azpeitian hasi zituen organo ikasketak, Jose Luis Frantzesena irakaslearekin eta duela urtebete, saritua izan zen Euskal Herriko Musikari Gazteen lehiaketan eta Donostia Hiria sariketan. Gaur egun, Musikenen, organoko eta pianoko goi mailako ikasketak egiten dihardu.

MARIA MARTIN

Irunen jaioa, 1996an, Donostiako Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionalean kantuko erdi mailako ikasketak egin ditu. Bi aldiz irabazi du kantu espezialitatean lehen saria Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan, 2015ean eta 2017an. Gaur egun Musikenen goi mailako kantu ikasketak egiten dihardu, Maite Arruabarrena eta Javier Pérez de Azpeitia errepertoristaren gidaritzapean.

PEIO IRIGOYEN

Irunen jaio zen 1992an, bertako musika eskolan tronpeta eta txistu ikasketak hasi zituen eta ondoren txistu ikasketak Donostiako Musika Eskolan sakondu zituen, Aitor Arozenaren gidaritzapean. Gaur egun Musikenen txistu ikasketak egiten darrai, Aitor Amilibia maisuarekin. Bakarlari lanetan hainbat emanaldi eskaini ditu, haien artean Irun Hiria Musika Bandarekin, Donostiako Udal Txistulari Bandarekin edota Hondarribiko Txistulari Bandarekin.

  • Compartir:

Últimas entradas

  • XIX.SOINURBIL
  • Intza Bengoetxea akordeoi jaialdian zilarrezko domina
  • Zorionak musikari guztioi! Xexili eguna 22

Newsletter

Jaso itzazu gure albisteak zure posta elektronikoan!
Loading

Albiste eta ohar harpidetza

Zure e-mailean jasoko dituzu gure argitalpen guztiak.
Loading
 

Zumarte Usurbilgo Musika Eskola

Diseño y desarrollo: TaPuntu

  • Politica de cookies
  • Aviso legal
  • Politica de privacidad