Lauhaizeta Akordeoi Orkestra Salamancan
Lauhaizeta Akordeoi Orkestra, Hernani, Irun, Lezo eta Zumarte Musika Eskoletako akordeoi ikaslez osatuta dago. Orkestra honetako zuzendariak aurrez aipatu ditugun musika eskoletako irakasleak dira: Maribel Insausti, Josu Sarasa eta Joxean Anduaga.
Orkestra honek bere ibilbidea 2005eko martxoan hasi zuen “Lezoinu 05” kontzertu zikloaren baitan. Honen ondotik hainbat kontzertu eman ditu Zarautz, Mutriku, Hernani, Donostia, Bartzelona, Madril, Sevilla, Burgos eta Galizian.
Bere lorpenik handienak 2007ko Arrasateko Nazioarteko Akordeoi Lehiaketan “Akordeoi Orkestra” mailan lortutako lehenengo saria eta 2008ko urrian Castelfidardo Nazioarteko Akordeoi Lehiaketan lortutako 3. saria dira. 2012an Sebiako Kragujevack Nazioarteko Akordeoi Aste ospetsuan hasierako kontzertua eman zuen.
Orkestra honek emandako azken kontzertua Salamankako San Blas Auditoriumean izan da. Kontzertu honetan Zumarte Musika Eskolako Imanol Iribar eta Itxaso Orbegozo ikasleek parte hartu dute.