Ezagutu gure historia
Zumarte Musika Eskola 1984. urtean sortu zen, Usurbilgo Txistulari Taldeko zenbait partaideren ekimenez. Erakunde autonomo bezala, honen helburua, kultura musikala eta gehienbat euskal musika, Usurbilgo herrian zabaltzea eta suspertzea da.
Musika Eskola, Euskal Herriko Musika Elkarteko kide da elkartea sortu zen urtetik eta abesbatza berriz, Euskal Herriko abesbatzen Elkarteko kide da.
Zumartek, Santa Zeziliren omenezko kontzertuetan, Soinurbil Musika zikloan, kontzertu pedagogikoetan, ikasturte bukaerako kontzertuetan eta herriko hainbat ekintzetan hartzen du parte. Usurbildik kanpo antolatzen diren kontzertu, ekitaldi eta lehiaketetan ere parte hartzen du. Euskal Herritik kanpo aritzeko aukera ere izan du: Guadalajaran, Alcalá de Henaresen, katalunian, Alemanian, Islandian…
Zumarte Usurbilgo musika eskola, hasiera batean, herriko dema plazaren ondoan dagoen Potxo-Enea izeneko etxean zegoen eta ondoren Kale Nagusikoan kokatua dagoen “Villa-Pilar” izeneko etxera pasa zen. 2018an eraikina eraberritzeko lanak hasi zituen Udalak eta 2020ko urriatik bertan gara berriz.
Argazkiak: OS3 Arkitektura (https://os3arkitektura.wordpress.com/)