
26/27 ikasturterako matrikulazioa
– DATA: Maiatzaren 25tik 29ra (biak barne)
– MATRIKULA EGITEKO: www.zumarte.eus helbidean izen ematea on-line bete/bidali edo Zumarteko bulegoan inprimakia eskuz bete. Ordutegia-presentzialki: Asteartea eta osteguna 10:00-12:30 / 18:00-19:00
– ESKAINTZA: 0-3 Musika Tailerra <BERRIA>, Musika Txokoa, Musika Mintzaira, Abesbatza, Talde instrumentalak eta Musika tresnak (Alboka <BERRIA>, Biolina, Eskusoinua, Flauta, Gitarra, Kantu teknika, Klarinetea, Organoa, Panderoa, Perkusioa, Pianoa, Saxofoia, Trikitixa, Tronpeta, Tronboia eta Txistua).
– ORDAINKETA: Plaza kopuruen zozketak egin eta onartutako ikasleen zerrendak argitaratu ondoren, zuek adierazitako kontu korrontetik, ikaslea onartua izan den ikasgaien matrikulagatik ordaindu beharreko tasaren %10 kobratuko zaizue ekaina bukaeran, %40 iraileko lehen astean eta %50 abendua hasieran.
– Plaza banaketaren arautegia aplikatuko da.
MATRIKULEN PREZIOAK
| Ikasgaiak | Prezioa |
| 0-3 Musika Tailerra | 80€ |
| Musika Txokoa edo Musika Mintzaira | 155€ |
| Txokoa/Mintzaira +Instrumentua | 310€ (Panderoa 245€) +35€/hileko** |
| Instrumentua | 155€ (Panderoa 90€) +35€/hileko** |
| Txokoa/Mintzaira +Instrumentua +Taldea | 310€ (Panderoa 245€) +41€/hileko** |
| Instrumentua +Taldea | 155€ (Panderoa 90€) +41€/hileko** |
Musika Mintzaira edo instrumentua egiten ez duten ikasleak
| Ikasgaiak | Prezioa |
| Abesbatza bakarrik | 95€ |
| Talde instrumentala bakarrik | 125€ +6€/hileko** |
| Abesbatza +Talde instrumentala edo 2 Talde | 125€ +6€/hileko** |
** Hileko kuotak 10 hilabetetan ordainduko dira
ORDUTEGIAK
HOBARIAK
- Familia ugarietan, izen-ematearen prezioan %40ko deskontua egingo zaio izen-emanda dagoen ikasle gazteenari (hileko kuotan ez dago deskonturik). Horretarako, familia ugariaren txartela ekarri beharko da bulegora.
- Unitate familiar bereko 3 senide edo gehiago izen-emanda dauden kasuetan, prezioan %40ko deskontua egingo zaio ikasle gazteenari (hileko kuotan ez dago deskonturik). Ikasle gazteenak bixkiak izanez gero, ikasle bati bakarrik egingo zaio deskontua.
OHARRAK
– Instrumentua ikasten hasten direnen artean (tronboia, saxofoia, tronpeta edo biolina), nahi izanez gero eta ikasleentzat egokiak badira (tamaina etab.), Zumartek dituen instrumentuak urtebetez utziko zaizkie. Galdetu bulegoan edo bulegoa@zumarte.eus helbidean.
