Katedraletako meza + Kantu gregorianoak (Zumarte 40 urte)
Ikasturte honetan Zumarte musika eskolan 40 urte betetzen ditugu. Urtemuga berezi hau ospatzeko ekitaldi desberdinak antolatzen ari gara eta Urtarrilaren 24koa horietariko lehenengoa izango da. Arratsaldeko 19:00etan Salbatore Parrokian, Easo gazte eta Easo kapera gregorianistaren ahotsak, Ana Belén García organistaz lagunduta “Katedraletako meza” ospetsua eskainiko digute.
«Katedraletako meza” Licinio Reficek (1883-1954) musikagile Italiarrak 1950. urtean konposatu zuen eta hamabi mezataz osatutako konposizioaz, hamaikagarrena da. Irailaren 8ko Ama Birjinaren ospakizunetan abesten da, «In Nativitate Mariae Virginis» Mariaren jaiotzaren ohorean. Meza gregorianoak XX. mendeko erdialdean ugaritu ziren, nagusiki Gotzainek bere egoitza propioetan, katedraletan, ematen zituztelako.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Zumarte Usurbilgo musika eskola
Laguntzaileak: Salbatore Parrokia eta Aizpurua autobusak