2024/25 ikasturterako izen-ematea
– Data: Maiatzaren 27tik 31ra (biak barne)
– Matrikula nola egin: www.zumarte.eus helbidean izen ematea on-line bete/bidali edo Zumarteko bulegoan inprimakia eskuz bete.
– Ordutegia-presentzialki: Asteartea eta osteguna 10:00-12:30 / 17:30-19:00
– Eskaintza: Musika txokoa, musika mintzaira, tronpeta, tronboia, saxofoia, biolina, perkusioa, klarinetea, eskusoinua, trikitixa, panderoa, pianoa, txistua, gitarra, flauta, organoa, kantu modernoa, abesbatza eta talde instrumentalak.
– Plaza banaketaren arautegia aplikatuko da.
– Plaza kopuruen zozketak egin eta onartutako ikasleen zerrendak argitaratu ondoren, ekaina bukaeran, zuek adierazitako kontu korrontetik, ikaslea onartua izan den ikasgaien matrikulagatik ordaindu beharreko tasaren %10 kobratuko zaizue, iraileko lehen astean %40 eta abendua hasieran %50.
Izen-emate prezioak
Ikasgaiak | Prezioa |
---|---|
Musika Txokoa (4-5-6-7 urte) | 147€ |
Musika Txokoa + Instrumentua | 294€ +32€/hileko** |
Musika Mintzaira | 147€ |
Instrumentua | 147€ (Panderoa:85€) +32€/hileko** |
Musika Mintzaira + Instrumentua | 294€ |
Musika Mintzaira edo instrumentua egiten ez duten ikasleak
Ikasgaiak | Prezioa |
---|---|
Abesbatza bakarrik | 85€ |
Talde instrumentala bakarrik | 85€ +6€/hileko** |
Abesbatza+Talde instrumentala edo 2 Talde | 115€ |
** Hileko kuotak 10 hilabetetan ordainduko dira
ORDUTEGIAK
HOBARIAK
- Familia ugarietan, izen-ematearen prezioan %40ko deskontua egingo zaio izen-emanda dagoen ikasle gazteenari (hileko kuotan ez dago deskonturik). Horretarako, familia ugariaren txartela ekarri beharko da bulegora.
- Unitate familiar bereko 3 senide edo gehiago izen-emanda dauden kasuetan, prezioan %40ko deskontua egingo zaio ikasle gazteenari (hileko kuotan ez dago deskonturik). Ikasle gazteenak bixkiak izanez gero, ikasle bati bakarrik egingo zaio deskontua.
OHARRAK
-Instrumentua ikasten hasten direnen artean (tronboia, saxofoia, tronpeta edo biolina), nahi izanez gero eta ikasleentzat egokiak badira (tamaina etab.), Zumartek dituen instrumentuak urtebetez utziko zaizkie. Galdetu bulegoan edo bulegoa@zumarte.eus helbidean.