XVII. Soinurbil Musika astea!
Aurten ere Usurbilgo udalarekin batera Soinurbil Musika astea antolatu dugu, pandemia egoera dela eta beste kultur ekitaldi batzuek bezala, formato eta baldintza desberdinetan egingo dugu baina beti bezala ikuslego eta musika mota desberdinak kontutan izanda!
Hemen egitaraua:
-
Martxoak 11 – 18:30etan, Zumarteko ikasleen kontzertua.
Lekua: Sutegiko auditorioan (edukiera 75 pertsona)
Gonbidapenak Zumarte musika eskolan jaso behar dira.
-
Martxoak 12, Broken brothers brass band
Lekuak:
ADI!! ALDAKETA!! EMANALDI BAKARRA EGINGO DA!!
–17:30etan Joxe Martin Sagardia plazan (edukiera 40 pertsona)
–18:00etan Askatasuna plazan (edukiera 50 pertsona)
–18:00etan Artzabalgo plazan (edukiera 60 pertsona) – 90minutuko iraupena
(Ordu erdiko emanaldiak egingo dituzte hiru plazetan)
Broken brothers brass band 2006an Iruñean sortzen da. New Orleansko atzoko eta gaurko kaleko taldeen (Hot&Brass Band, TBC Brass Band, Stooges Brass Band, Rebirth…) bidea ekarriko du bertara.
New Orleansko “second line”-a bizitzeko aukera paregabea: entzulea ez da ikusle soila, ekintzaren parte garrantzitsua baizik. Musika originala eta Brass Band tradizioaren ildo ezberdinetako kantuak entzun ahal izango dira (jazz tradizionala, gospel ereserkiak, rythm and blues, 2nd line funk, indians…).
Kontzertuetarako izen-ematea honako helbidean: https://usurbilkultura.eus (izena emateko azken eguna Martxoak 10)
-
Martxoak 13 – 11:00etan, Trakamatraka
Lekua: Sutegin auditorioa (edukiera 68 pertsona)
Trakamatrakak musika eta birziklatzea, sormena eta irudimena, musika aniztasuna eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen ditu. Gizarte honek botatzen dituen objektuak horren zoragarriak diren musika-tresna bihurtu eta eraldatzen ditu.
Ikuskizunerako izen-ematea honako helbidean: https://usurbilkultura.eus (izena emateko azken eguna Martxoak 13)
- Martxoak 14 – 13:00etan, Haize berriak. Sakanako Musika banda
Lekua: Frontoian (edukiera 90 pertsona)
Sakanako Musika bandako egitaraua musika eta kanta desberdineaz osaturiko popurri bat izango da: folklorea, dantzak e.a.
Zuzendaria: David Sanchez Andion
Ikuskizunerako izen-ematea honako helbidean: https://usurbilkultura.eus (izena emateko azken eguna Martxoak 12)
-
Martxoak 20 – 19:00etan, Organo eta Tronpeta kontzertua
Lekua: Salbatore Parrokia (edukiera 130 pertsona)
Bertan Musikeneko goi-mailako Oscar Rodriguez (Organo-jotzailea) eta Marco Cubillas (Tronpeta-jotzaile) ikasleen kontzertua izango da.
Ikuskizunerako izen-ematea honako helbidean: https://usurbilkultura.eus (izena emateko azken eguna Martxoak 20)
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Zumarte Musika eskola
Laguntzaileak: Salbatore Parrokia eta Gipuzkoako Foru Aldundia
Animatu!!
Etiqueta:Soinurbil