• IZEN-EMATE ARAUTEGIA

– Izen-emate data barruan eskaera egiten ez duen ikasleak, bere plaza galduko du.

– Izen-emate eskaera egin eta onartua izan ondoren, kontu korrontetik kobratuko da dagokion tasa.

– Izen-emate tasa itzulketarik ez da egingo.

Iraila 30etik aurrera baja emanez gero, ikasturte osoari dagozkion kuota guztiak ordaindu beharko dira.

Urriak 30etik aurrera ez da izen-emate berririk onartu edo egingo.

Epez kanpo eta urriak 30 arte egiten diren izen-emateak, beti ere irakaslego eta batzordearen oniritzia izan beharko dute.

– Ikasturtea hasi ondoren izen-ematen den ikasleari, hasierako tasa osoa kobratuko zaio.

Falta asko egiten duen ikasleak ez du hurrengo urteko plaza gordetzeko eskubiderik izango.

– Musika txokoa, musika mintzaira eta instrumentuko ikasle berrien kasuan, eskainitako plaza kopuru baino eskaera gehiago badago, plaza banaketari buruzko arautegia aplikatuko da.

– Plaza banaketan Zumarte Musika eskolan ikasten ari diren ikasleak izango dute lehentasuna, ondoren Usurbilen bizi diren ikasleak eta hauen artean plaza guztiak banatu ondoren, libre gelditzen diren plazak Usurbildik kanpo bizi diren ikasleen artean banatuko dira.

 

  • MUSIKA TXOKOA ETA MINTZAIRAKO ARAUTEGIA

– Musika txokoa eta musika mintzairako ikasle berrien kasuan, eskainitako plaza kopuru baino eskaera gehiago badago, izen-ematea bukatu eta hurrengo ostegunean arratsaldeko 19:00tan zozketa egingo da. Zozketaren ondoren itxaron zerrenda egingo da eta bajarik izanez gero itxaron zerrendako ikasleak sartuko lirateke.

 

  • INSTRUMENTUEN ARAUTEGIA

Aurrekariak

– Zumarte Musika eskolaren helburua “musika kultura sustatzea eta Elkartean sortu diren eta elkartearen izen berdina izango duten Abesbatza eta musika taldeak mantentzea eta bultzatzea” da, horretarako, instrumentu plaza banaketa orekatu bat egitea ezinbestekoa izango delarik.

Instrumentu guztietan gutxienez 4 plaza berri eskainiko dira urtero eta bajak egonez gero, horiek utzitako plazak ere gehituko dira.

Arautegia

16 urte baino gutxiago dituzten ikasleak instrumentua ikasi nahi izanez gero musika mintzaira ere egin beharko dute.

Instrumentu berria aukeratu edo aldatu nahi duten ikasle guztiak izen-emate garaian dagokion inprimakia bete eta helaraztea derrigorrezkoa da eta ondoren sortuko den plaza banaketaren OINARRIA izango da. Inprimaki hau betetzerakoan ikasle bakoitzak gehienez 5 instrumentu aukeratuko ditu eta bere lehentasun ordenean jarriko ditu.

– Eskaera guztiak jaso ondoren, ikasle guzti hauen artean zozketa bidez zerrenda bat osatuko da. Zozketa, izen-ematea bukatu eta hurrengo ostegunean arratsaldeko 19:00tan izango da.

– Zozketan, instrumentua lehen aldiz aukeratzen duen ikasleak txartel bat izango du bere izenarekin.

– Ikasleari azken 2 urtetako zozketetan bere lehen instrumentu aukera egokitu ez bazaio, urte bakoitzeko txartel bat emango zaio. Beraz, ikasle batek gehienez 3 txartel izango ditu.

– Zozketa ondoren sortzen den ordenaren arabera ikasle bakoitzak bere lehenengo instrumentua aukeratuko du eta hor plazarik ez badago aukeratu duen bigarrena emango zaio eta hori ere hartuta badago hirugarrena e.a, horrela, ikasle guztien artean plaza guztiak bete arte. Berak aukeratutako instrumentuetako bat ere ez bazaio egokitzen zerrendako ordena kontutan izanik, plaza librea duten instrumentuak aukeratu ahal izango ditu.

– Instrumentu plaza banaketa hau egin ondoren eta zerrenda-orden berdina errespetatuz, itxaron zerrenda bat osatuko da. Ikasturtean zehar ikasleak aukeratutako lehenengo instrumentuak bajarik izanez gero, libratu den instrumentu-plaza (bere ordutegiarekin) eskainiko zaio itxaron zerrendan dagoen lehenengo ikasleari, ordutegi horretan ezin badu, hurrengoari e.a. Honen ondorioz, bere lehen aukera ez zen instrumentuan geratuko da libre plaza.

16 urtetik gorako ikasleek instrumentu batean izen-eman ahal izateko musika mintzairako oinarrizko ezagutza frogatu beharko dute.