Gabonak iristen ari dira eta horregatik abenduak 13an (ostirala) gabonetako kontzertu polita eskainiko dugu. Bertan Lezoko T.G.L.U.M.E eta Usurbilgo Zumarte M.E. eskusoinu taldeak eta Zumarte Musika Eskolako abesbatzak hartuko …
Datorren ostiralean Santa Zezili eguna (musikoen eguna) dela eta ekitaldi desberdinak izango ditugu egun bezi hori ospatzeko. Azaroak 21, osteguna, arratsaldeko 18:00etan Udaletxetik hasita Musikalean kalejira egingo dugu. Ikasle, guraso …
Kantatzea gustokoa baduzu, matrikula xume baten truke, musika eskolako partaide aktiboa izan nahi baduzu eta asteazkenetan 19:15-20:15 bitarte gauza desberdin bat egin nahi baduzu, hementxe duzu aukera!! Udarregi ikastolako DBHko …
Gogoratu bihar irailak 9 Zumarte Musika Eskolan 2019-2020 ikasturteari hasiera emango diogula!
Jakinarazi nahi dizuegu, 2019-2020 ikasturtean ere, Udarregi Ikastola eta Santueneako gelak eta lokala erabiliko ditugu klaseak emateko. Gela-ordutegiak berrantolatu ditugu eta behean dagoen estekan dago ikasgai bakoitzaren informazioa. Hala ere, musika …
Kurtso bukaera iristear dago eta ikasturtearen zehar egindako lana plazarazteko unea iritsi zaigu! Hemen kontzertuak: -Ekainak 17, astelehena 19:00tan Sutegin, Abesbatzak. -Ekainak 18, asteartea 19:00tan Sutegin bakarlari, bikote, hirukote eta …
Gaur eguerdian belaunaldi desberdinak batuta kontzertua eskeini dugu Artzabalgo areto nagusian. Eguneko zentroko aiton-amonekin batera abesti desberdinak abestu eta jo ditugu. Ekitaldi paregabea!
Larunbatean (maiatzak 18an), Euskal Herriko Musika Eskolen jaialdia ospatu zen Arabako Alegria-Dulantzi herrian, bertan Euskal Herriko 47 musika eskola eta 2.500tik gora musikari bildu ziren. Ganbera Taldeak, Abesbatzak, musika …
Iristsi da kurtso berrirako matrikulatzeko garaia. Hemen informazio guztia: Data: Maiatzak 27-31 bitarte. Ordutegia: Goizez (astelehen, asteartea eta osteguna): 10:30-12:30 bitarte. Arratsaldez (astearte, ostegun eta ostirala): 16:30-19:00 bitarte. Nola …