Hemen, Gironako La Selva eskualdeko Orquestra Jove de la Selva orkestrarekin egingo dugun trukaketaren berri izango duzue.

Iristen ari dela La Selvara joateko eguna!

Hemen gure bisitaren egitaraua:

Apirilak 21

Usurbildik 8:30tan abiatuko gara.
17:00ak inguruan iritsiko gara. Montsoriu gaztelua bisitatuko dugu.
20:30etan Santa Coloma de Farners autobus geltokian harrera.

Apirilak 22
08:00etan Santa Coloma de Farners-en elkartu.
08:30ean harrera Aldundiko lehendakariarekin.
Goizean Girona bisita egingo dugu. Arratsaldean Banyoles eta Besalú bisitatuko ditugu.
Entsegua 18:30etik 20:00etara Santa Coloma de Farners-en.
20:30tan Santa Colomako Castellers-en entsegua ikusiko dugu.

Apirilak 23
10:30tan San Jordiren desfila ikusiko dugu.
11:30ean Kontzertua OJS Haize taldea eta Santa Coloma musika eskola
Farners plazan.
13:15 Tossa de Mar-era irteera
Ongi etorria Vila Vellara OJSko presidente eta Tossako zinegotziaren
eskutik.
17:30ean, Es Racó de Tossa de Mar-en kontzertua.
19:30ean, dantza tradizionalak hondartzan.

Apirilak 24

09:00etan buelta Usurbilera

Ia ia hemen ditugu La Selvako lagunak!

Ostiralean:

– 18:00tan harrera ofiziala egingo zaie udaletxeko eskaileretan.

– Korrikarekin bat eginda, ibilbide kulturala egingo dugu.
– 19:30tan musika eskolan etxe banaketa egingo dugu eta deskantsatzera!

Larunbatean:

– Goizean Donostia ezagutzeko aukera izango dute.
– 17:30tan kalejira frontoitik hasita.
–  18:30tan kontzertu haundia!

Igandea:

– Egun osoko txangoa. Gipuzkoako kostatik ibiliko gara!

A ze asteburua!

 

 

Bueno bueno… astebete barru, Gironako gure lagunak gure artean izango dira. Dagoeneko etxe banaketak eginda ditugu eta hasi ditugu gure arteko harremanak egiten. Lau egun egongo dira gure artean eta denetarik egiteko aukera izango dugu.

Egun haundiena larunbata izango dugu, goizean Donostia bisitatu eta gero, arratsaldean kontzertu haundia izango da. La Selvakoen musikarekin gozatzeko aukera izango dugu, gainera, bi musika eskolen arteko trukaketa musikala ere egongo da, denak batera pieza batzuk ere joko ditugu. Eta kontzertua bukatzerakoan, Orbeldi dantza taldekoen ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango dugu.

 

Ari gara poliki-poliki bidaia osatzen. Jada datak adostu ditugu. Gironako musikariak apirilak 8-11 bitarte izango dira gure artean eta aldiz, guk, apirilak 21etik, 24ra arte izango gara La Selvan. Aurrera goaz!

 

Orquestra Jove de la Selva

  • Orquestra Jove de la Selvaren (OJS) hastapenak, 2000. urtearen amaieran, eskualdeko musika munduarekin zerikusia zuten hainbat pertsona, entitate (musika eskoletako zuzendari eta irakasleak, musikari profesionalak…) eta Foru Aldundiaren arteko topaketa batzuetan izan ziren.

Eskualdeko musikari gazteekin lehenengo topaketa, 2000ko apirilaren 2an egin zen Sant Hilari Sacalm herrian eta parte-hartzaileen musika maila eta inplikazioaren lehen azterketa eta proba egiteko balio izan zen.

Udako kontzertuen ostean, eta proiektuari jarraipena emateko, bederatzi hilabeteko prestakuntza-ikastaro bat abiaraztea erabaki zen. Orkestrak lokal propiorik ez duenez eta musikari gazteen alde egiteko, hiruhilabetero txandakako entsegu ziklo bat antolatu zuen.

Gaur egun 90 partaide dira eta talde desberdinetan banatzen dira; soka taldea, haize taldea eta big banda.

  •  Zuzendaritza eta irakasleak eskualdeko musikariak dira, batez ere orkestra-esperientziagatik eta kaudimen profesionalagatik aukeratutakoak, batez ere eskualdeko musika eskoletako pedagogo eta aurrekari gisa.

 

  • Formakuntza: OJSren formakuntza plana, urtebeteko ikastaroetan eta asteko entseguen bidez garatzen da eta data zehatzetan osatzen diren egonaldi, topaketa, udaleku eta kontzertuekin ere.

 

  • Helburuak: Orkestra Jove de la Selvak orkestra-prestakuntza integrala eskaintzen die ikasle gazteei, zeinek, mailagatik, oraindik orkestra profesionaletan lekurik ez baitute. Orkestrak musika eskolen eta udaletxeen lana aberasten du, musikariak goi mailako orkestra ikasketak egitera gonbidatuz.

 

Orkestra Jove de la Selva fundazioa

OJS fundazioa erakunde independente bat da, erakundeen publiko zein pribatu osatzen duena:

  • Consell Comarcal de la Selva (fundazioa babesten duen erakunde sortzaile gisa).
  • La Selva eskualdeko administrazioak eta udalak: Gironako Foru Aldundia,  Arbúcieseko Udala,  Bredako Udala,  Caldes de Malavellako Udala, Hostalric Udala,  Ter Cellera Udala, Lloret de Marko Udala,  Maçanet de la Selvako Udala, Riudellots de la Selvako Udala, Sant Hilari Sacalm Udala, Santa Coloma de Farnersko Udala, Silsko Udala, Susquedako Udala, Vidreresko Udala eta Vilobí d’Onyarko Udala.
  •  Eskualdeko musika eskolak
  •  Musika eskoletako guraso eta ikasleak

 

Lehendakaritza

OJS Fundazioako lehendakaria, La Selva eskualdeko presidentea edo haren ordezkaria da.