25/26 IKASTURTERAKO INSTRUMENTU ORDUAK HARTZEKO BILERAK
Hemen instrumentuetako orduak hartzeko bileren egun eta orduak:
INSTRUMENTU ORDUTEGIAK BANATZEKO ARAUTEGIA
1. Urtero ordutegi berriak egingo dira, inork ez du aurreko urteko ordutegia erreserbatuta izango.
2. Ikasle guztiek matrikula egina izan beharko dute Eskolak horretarako jarritako epean.
3. Matrikulazioa bukatuta, instrumentu bakoitzean matrikulatutako ikasleen adinaren araberako 3 ikasle multzo egingo dira (2018-2014 / 2013-2010 / 2009 edo lehenago jaiotakoak) eta bakoitzean, zenbakitutako zerrenda bat egingo da.
- Ikasle gazteenen multzoa izango da ordutegia hartzen lehena, zozketa bidez zenbaki bat aterako da eta hori izango da lehenengoa ordutegia hartzen, ondoren horren ondoren dagoena eta horrela denon ordutegia osatu arte.
- Adin multzo bateko ikasleak ordutegia hartzean, hurrengo ikasle multzoaren ordutegi banaketa egingo da.