Klarinetea mihi bakuneko zurezko haize-instrumentua da, tutu zilindrikoa eta giltzak dituena. Hainbat tamaina eta afinaziotakoak daude; arruntenak sopraninoa (Mib), sopranoa (Sib) eta baxua (Sib).

Soinu goxoarekin musika espresatu nahi al duzu? Aukera guztiak ematen dituen haize-instrumentua: bakarka edo taldean; etxean, musika eskolan edo kalean… Izan heldua, haurra edo gaztea, jo ezazu klarinetea!