IKASTAROEN ARAUTEGIA

– Matrikula eskaera egin eta onartua izan ondoren hilabetero kontu korrontetik kobratuko da dagokion tasa, azaroatik ekainera.

– Ikastaroan izen-eman eta onartua izanez gero, ikastaro osoari dagozkion kuota guztiak ordaindu beharko dira, 8 guztira.

– Ikastaroek plaza mugatuak dituzte. Eskainitako plaza kopurua baino eskaera gehiago badago, zozketa bidez finkatuko dira hauek. Zozketaren ondoren itxaron zerrenda egingo da eta bajarik izanez gero itxaron zerrendako ikasleak sartuko lirateke.

– Plaza banaketan Zumarte Musika eskolan ikasten ari diren ikasleek izango dute lehentasuna, ondoren Usurbilen bizi direnek eta azkenik Usurbildik kanpo bizi direnek.