Olatu Talka 2017
Hurrengo egunetan musika eskolako abesbatzako kideak eta akordeoilariak Olatu Talka 2017ko bi ekitaldietan hartuko dute parte.
Maiatzak 19an arratsaldeko 20:00etan Zumarte Abesbatzako kideak Donostiako Alderi Ederren abestuko dute Olatu Talkako irekiera emanaldian.
Bestalde Maiatzak 21ean Zumarteko akordeoilariak Donostiako Portuan ospatuko den akordeoi topaketan parte hartuko dute.
Olatu  Talka  jaialdian,  musika,  merkatuak,  zientzia  eta  munduko  festak  izan  dira  ardatz.  Aurten  160  proposamen  inguru  jaso  dira  eta  merkatuetako  eta  kontzertuetako  deialdiak  ere  arrakastatsuak  izan  dira  eta,  ondorioz,  programazioa  bereziarekin  dator  aurten.  Hona  hemen  ekitaldietako  batzuk.
Inaugurazio  ekitaldian  musika  eta  belaunaldi  arteko  elkarbizitza  izango  dira  ardatz.  Alde  batetik,  Musikagelako  12  bandak  eta  bakarlariak,  beraiek  sortutako  lau  pieza  eskainiko  dituzte  eta  haiekin,  Donostialdeko  hainbat  abesbatzetako  400  bat  abeslari  eta  Francisco  Escudero  Kontserbatorioko  Big  Banda  ariko  dira.  Talde  horien  lau  abestiez  gain,  Itoitzen  Lau  Teilatu  ere  abestuko  dute.
Ondo pasa!

