26/27 ikasturterako matrikulazioa

DATA: Maiatzaren 25tik 29ra (biak barne)

MATRIKULA EGITEKO: www.zumarte.eus helbidean izen ematea on-line bete/bidali edo Zumarteko bulegoan inprimakia eskuz bete. Ordutegia-presentzialki: Asteartea eta osteguna 10:00-12:30 / 18:00-19:00

ESKAINTZA: 0-3 Musika Tailerra <BERRIA>, Musika Txokoa, Musika Mintzaira, Abesbatza, Talde instrumentalak eta Musika tresnak (Alboka <BERRIA>, Biolina, Eskusoinua, Flauta, Gitarra, Kantu teknika, Klarinetea, Organoa, Panderoa, Perkusioa, Pianoa, Saxofoia, Trikitixa, Tronpeta, Tronboia eta Txistua).

ORDAINKETA: Plaza kopuruen zozketak egin eta onartutako ikasleen zerrendak argitaratu ondoren, zuek adierazitako kontu korrontetik, ikaslea onartua izan den ikasgaien matrikulagatik ordaindu beharreko tasaren %10 kobratuko zaizue ekaina bukaeran, %40 iraileko lehen astean eta %50 abendua hasieran.

Plaza banaketaren arautegia aplikatuko da.

MATRIKULEN PREZIOAK

Ikasgaiak Prezioa
0-3 Musika Tailerra 80€
Musika Txokoa edo Musika Mintzaira 155€
Txokoa/Mintzaira +Instrumentua 310€ (Panderoa 245€) +35€/hileko**
Instrumentua 155€ (Panderoa 90€) +35€/hileko**
Txokoa/Mintzaira +Instrumentua +Taldea 310€ (Panderoa 245€) +41€/hileko**
Instrumentua +Taldea 155€ (Panderoa 90€) +41€/hileko**

Musika Mintzaira edo instrumentua egiten ez duten ikasleak

Ikasgaiak Prezioa
Abesbatza bakarrik 95€
Talde instrumentala bakarrik 125€ +6€/hileko**
Abesbatza +Talde instrumentala edo 2 Talde 125€ +6€/hileko**

** Hileko kuotak 10 hilabetetan ordainduko dira

HOBARIAK

  • Familia ugarietan, izen-ematearen prezioan %40ko deskontua egingo zaio izen-emanda dagoen ikasle gazteenari (hileko kuotan ez dago deskonturik). Horretarako, familia ugariaren txartela ekarri beharko da bulegora.
  • Unitate familiar bereko 3 senide edo gehiago izen-emanda dauden kasuetan, prezioan %40ko deskontua egingo zaio ikasle gazteenari (hileko kuotan ez dago deskonturik). Ikasle gazteenak bixkiak izanez gero, ikasle bati bakarrik egingo zaio deskontua.

OHARRAK

– Instrumentua ikasten hasten direnen artean (tronboia, saxofoia, tronpeta edo biolina), nahi izanez gero eta ikasleentzat egokiak badira (tamaina etab.), Zumartek dituen instrumentuak urtebetez utziko zaizkie. Galdetu bulegoan edo bulegoa@zumarte.eus helbidean.