Biolin kontzertua Zarautzen
Martxoak 14ean osteguna, Usurbilgo ikasleak Zarautzera joango gara kontzertua eskaintzera.
Aurtengo Soinurbil Musika Astea hastear dagoen honetan, gure instrumentuak berotzeko, Imanol Urbieta Udal Musika Eskolarekin joaneko kontzertua izango dugu Zarautzko herrian. Bertara Zumarteko Biolin ikasleak, Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako Biolin ikasleekin batera harituko gara.
Kontzertua arratsaldeko 19:00etan Imanol Urbieta Musika Eskolan ospatuko da.
Imanol Urbieta Udal Musika Eskola
Imanol Urbieta Udal Musika Eskola 2013ko irailean sortu zen. Zarauzko udalerrian musika-jarduera guztiak garatzen laguntzea da bere helburu nagusia. Horrenbestez, musikan prestakuntza praktikoa eskaintzen die adin guztietako zaletuei. Aldi berean, musika-ikasketa profesionalerako orientabidea eta prestakuntza ere ematen die musikarako zaletasun eta gaitasun berezia daukaten guztiei. Gaur egun 450 ikasle ditu eta 16 irakaslez osatutako Musika Eskola da.
Eskolan eskaintzen diren musika tresnak hauek dira: Biolina, Biolontxeloa, Zeharkako Flauta, Klarinetea, Saxofoia, Tronpa, Tronpeta, Tronboia, Bonbardinoa, Gitarra, Txistua, Trikitixa, Panderoa eta Perkusioa. Musika Eskolaren helburu garrantzitsuenetako bat ikasle guztien integrazioa da, hau dela eta musikoterapia ere eskaintzen da.
Egitaraua
Usurbilgo Zumarte Musika Eskolako Biolin ikasleak
– Cascanueces (P.I. Tchaikovsky)
– Sarabande (J.F.Händel)
– Por una cabeza (Carlos Gardel)
– Pizzicato moderato
Zarautzeko Imanol Urbieta Musika Eskolako Biolin ikasleak
– POPcorn pizza (Helen Butterworth)
– Glenorchy Grizzle (Helen Butterworth)
– Cannon (Pachenbel)
– Mayo Morrins (Helen Butterworth)
Imanol Urbieta eta Zumarte Musika Eskolako Biolin ikasleak batera
– Polka (Sheila M. Nelson)
– Solemn March (G.F.Handel)
– Menuet (J.B. Lully)
Irakasleak: Garbiñe Berakoetxea eta Ainhoa Franco.