XV. Soinurbil Musika Astea-Zarauzko eta Zumarteko Biolineko ikasleen kontzertua
Gaurko honetan Zarauzko eta Usurbilgo biolin eta perkusioko ikasleek, urtean zehar prestatzen aritu diren lana eskainiko dute Usurbilen.
Egitaraua:
Zarauzko Imanol Urbieta M.E. Biolin ikasleak:
– POPCORN PIZZA (Helen Butterworth)
– GLENORCHY GRIZZLE (Helen Butterworth)
Usurbilgo Zumarteko M.E. Biolin ikasleak:
– CASCANUECES (P.I. Tchaikovsky)
– SARABANDE (J.F.Händel)
– POR UNA CABEZA (Carlos Gardel)
– PIZZICATO MODERATO
Imanol Urbieta eta Zumarte M.E. Biolin ikasleak batera:
– POLKA (Sheila M. Nelson)
– SOLEMN MARCH (G.F.Handel)
– MENUET (J.B. Lully)
Irakasleak: Garbiñe Berakoetxea eta Ainhoa Franco.
Non: gaur 18:30ean, Sutegi Kultur Etxeko auditoriumean. Sarrera doan.
Imanol Urbieta Udal Musika Eskola 2013ko irailean sortu zen. Zarauzko udalerrian musika-jarduera guztiak garatzen laguntzea da bere helburu nagusia. Gaur egun 450 ikasle ditu eta 16 irakaslez osatutako Musika Eskola da.
Musika eskolaren helburu garrantzitsuenetako bat ikasle guztien integrazioa da.