Biolina, hari igurtziko arku-instrumentua da, lau harikoa eta koska edo trasterik gabea, familiako erregistro altuena duena. Besaburuan bermatuta jotzen da. Ohiko biolinean, harien afinazioa Sol2-Re3-La3-mi4 da. XVI. mendean sortu zen, Italian, eta XVIII. mendean finkatu ziren gaur egun dituen ezaugarriak.
Musika klasikoan zein herri-musikan erabiltzen da. Badira bestelako tamaina duten biolin-motak, ezagunena, hiru laurdeneko biolina, txikiagoa eta batez ere haurrek ikasteko erabiltzen dutena.