Perkusio instrumentuen familia oso zabala da, batzuk afinatuak dira eta melodiak eraikitzeko aukera ematen digute, hauen artean xilofono, marinba edo tinbalak. Beste batzuk afinatu gabeak dira eta erritmoa lantzen da beraien bidez, bateria eta kaxa edo danborra kasu, baina beste asko daude, kajoia, djembea…

Perkusio instrumentuek aukera ederra eskaintzen digute musika mota eta testuinguru ezberdinetan gozatzeko!