Pianoa, perkusio eta hari instrumentu batera duen instrumentua bezala sailkatzen da. Hasiera batean Pianoforte izena zuen, xuabe eta ozen jo dezakegulako, denboraren poderioz aldiz, Pianoa izenarekin ezagutzen dugu. Musikaz gozatzeko instrumenturik osoena da, 88 tekla ditu.

Hasiera batean akustikoak izan diren arren, gaur egun elektrikoak ere aurkitzen ditugu. Era berean teklatu txiki eramangarriak daude, 66 tekladunak. Estilo ezberdinetan jotzeko ere, Keygitar-a aurki dezakegu, piano txiki bat gitarraren tankeran jotzen dena.

Pianoarekin musika estilo ezberdinak jorratzeko aukera paregabea duzue. 7urtetik gorakoentzat ezezik, adin guztietako aproposa den instrumentua duzue hau, nahiz bakarka, nahiz taldean aritzeko aukera ematen duena. Estilo ezberdinak lantzeko aukera izango duzu; klasikoa, rock-a…

YouTube video

 

Bideoaren egilea Luis Jambrina