Saxofoia mihi bakuneko haize-instrumentua da, tutu konikoa eta giltzak dituena. Metalezkoa da, baina zurezkoen taldean sailkatzen da. Adolphe Sax-ek asmatutako instrumentu-familia da.

Hainbat tamaina eta afinaziotakoak daude; horietatik arruntenak dira sopranoa (Sib), altua (Mib), tenorra (Sib) eta baritonoa (Mib). Tutu zuzena duen sopranoa izan ezik, gainerakoak tutu ukondotua dute. Bandetan, jazzean eta herri-musikan erabiltzen dira batez ere.

YouTube video