Tronpeta, tutu zilindrikoa duen metalezko haize-instrumentua da. Hainbat tamaina eta afinaziotakoak daude. Arruntena soprano-erregistrokoa (Sib) da; ‘do’ tronpeta ere aski arrunta da orkestran. Orkestrako instrumentua da, eta garrantzi handia du jazzean, musika afro-kubatarrean eta hainbat herri-musikatan.
Tronboia, metalezko haize-instrumentua da, tutuaren luzeraren parte handienean zilindrikoa dena, eta tenor edo baxuaren erregistrokoa izan daitekeena. Arruntena ‘Sib’ tronboi tenorra da.