Tutuaren muturreko alde batean putz egiteko zuloa duen flauta-mota, gozoa eta arina. Flauta zeharka hartzen da, horizontalean dagoela.
Gaur egun orkestran erabiltzen den instrumentua Boehm-ek diseinatu zuen. Arruntena ‘do’ flauta sopranoa da. Antzinako musikan, musika klasikoan eta herri-musikan, badira zurezkoak.