25/26 Ikasturterako Matrikulazioa

Maiatzak 26-30 bitarte

25/26 ikasturterako matrikulazioa

DATA: Maiatzaren 26tik 30era (biak barne)

MATRIKULA EGITEKO: www.zumarte.eus helbidean izen ematea on-line bete/bidali edo Zumarteko bulegoan inprimakia eskuz bete. Ordutegia-presentzialki: Asteartea eta osteguna 10:00-12:30 / 18:00-19:00

ESKAINTZA: Musika txokoa, musika mintzaira, tronpeta, tronboia, saxofoia, biolina, perkusioa, kantu teknika, klarinetea, eskusoinua, trikitixa, panderoa, pianoa, txistua, gitarra, flauta, organoa, abesbatza eta talde instrumentalak.

ORDAINKETA: Plaza kopuruen zozketak egin eta onartutako ikasleen zerrendak argitaratu ondoren, zuek adierazitako kontu korrontetik, ikaslea onartua izan den ikasgaien matrikulagatik ordaindu beharreko tasaren %10 kobratuko zaizue ekaina bukaeran, %40 iraileko lehen astean eta %50 abendua hasieran.

Plaza banaketaren arautegia aplikatuko da.

MATRIKULEN PREZIOAK

Ikasgaiak Prezioa
Musika Txokoa edo Musika Mintzaira 150€
Txokoa/Mintzaira +Instrumentua 300€ (Panderoa: 240€) +34€/hileko**
Instrumentua 150€ (Panderoa: 90€) +34€/hileko**
Txokoa/Mintzaira +Instrumentua +Taldea 300€ (Panderoa: 240€) +39€/hileko**
Instrumentua +Taldea 150€ (Panderoa: 90€) +39€/hileko**

Musika Mintzaira edo instrumentua egiten ez duten ikasleak

Ikasgaiak Prezioa
Abesbatza bakarrik 90€
Talde instrumentala bakarrik 115€ +5€/hileko**
Abesbatza +Talde instrumentala edo 2 Talde 120€ +5€/hileko**

** Hileko kuotak 10 hilabetetan ordainduko dira

HOBARIAK

  • Familia ugarietan, izen-ematearen prezioan %40ko deskontua egingo zaio izen-emanda dagoen ikasle gazteenari (hileko kuotan ez dago deskonturik). Horretarako, familia ugariaren txartela ekarri beharko da bulegora.
  • Unitate familiar bereko 3 senide edo gehiago izen-emanda dauden kasuetan, prezioan %40ko deskontua egingo zaio ikasle gazteenari (hileko kuotan ez dago deskonturik). Ikasle gazteenak bixkiak izanez gero, ikasle bati bakarrik egingo zaio deskontua.

OHARRAK

– Instrumentua ikasten hasten direnen artean (tronboia, saxofoia, tronpeta edo biolina), nahi izanez gero eta ikasleentzat egokiak badira (tamaina etab.), Zumartek dituen instrumentuak urtebetez utziko zaizkie. Galdetu bulegoan edo bulegoa@zumarte.eus helbidean.