2006an Iruñean sortua. New Orleansko atzoko eta gaurko kaleko taldeen (Hot&Brass Band, TBC Brass Band, Stooges Brass Band, Rebirth…) bidea ekarriko dute bertara.
Lau  disko  kaleratu  dituzte  (“The  Live  We  Deserve”  Errabal-Jazz,  2012.  “In  the  Mud”  Errabal-Jazz,  2014.  “Ildoa  Landuz”  Errabal-Jazz,  2016.  “Txertaketa”  Errabal-Jazz,  2018),  eta  zuzeneko  nahiz  estudioko  hainbat  lankidetza  gauzatu  (Cabezafuego,  Fermin  Muguruza,  Javi  Pez-Triz3ps,  De2enBluesBand,  Sustraian  Records  eta  abar.)
Euskal  Herriko  eta  Espainiar  Estatuko  karrika,  areto  eta  jaialdi  ugaritan  jo  dute.
Gaur egungo jazza (Robert Glasper, Kamasi Washington…) dantzarako groove sendoak, gure kaleetako egunerokoarekin bat egiten duten talde kantuak, Rap-a, inprobisazio kolektiboak…topa daitezke euren musikan, “gumbo” errezeta paregabean.
Bi  ordu  inguruko  emanaldia  egingo  dute  kalean.  New  Orleansko  “second  line”-a  bizitzeko  aukera  paregabea:  entzulea  ez  da  ikusle  soila,  ekintzaren  parte  garrantzitsua  baizik.  Musika  originala  eta  Brass  Band  tradizioaren  ildo  ezberdinetako  kantuak  entzun  ahal  izango  dira  (jazz  tradizionala,  gospel  ereserkiak,  rythm  and  blues,  2nd  line  funk,
indians…).
Eguna: Martxoak 13, Ostirala
Ordua: 19:30ean, kalean

