2006an Iruñean sortua. New Orleansko atzoko eta gaurko kaleko taldeen (Hot&Brass Band, TBC Brass Band, Stooges Brass Band, Rebirth…) bidea ekarriko dute bertara.

Lau disko kaleratu dituzte (“The Live We Deserve” Errabal-Jazz, 2012. “In the Mud” Errabal-Jazz, 2014. “Ildoa Landuz” Errabal-Jazz, 2016. “Txertaketa” Errabal-Jazz, 2018), eta zuzeneko nahiz estudioko hainbat lankidetza gauzatu (Cabezafuego, Fermin Muguruza, Javi Pez-Triz3ps, De2enBluesBand, Sustraian Records eta abar.)
Euskal Herriko eta Espainiar Estatuko karrika, areto eta jaialdi ugaritan jo dute.

Gaur egungo jazza (Robert Glasper, Kamasi Washington…) dantzarako groove sendoak, gure kaleetako egunerokoarekin bat egiten duten talde kantuak, Rap-a, inprobisazio kolektiboak…topa daitezke euren musikan, “gumbo” errezeta paregabean.

Bi ordu inguruko emanaldia egingo dute kalean. New Orleansko “second line”-a bizitzeko aukera paregabea: entzulea ez da ikusle soila, ekintzaren parte garrantzitsua baizik. Musika originala eta Brass Band tradizioaren ildo ezberdinetako kantuak entzun ahal izango dira (jazz tradizionala, gospel ereserkiak, rythm and blues, 2nd line funk,
indians…).

Eguna: Martxoak 13, Ostirala

Ordua: 19:30ean, kalean