Usurbilgo Organoa berezia da. 1907an, Parisen eraiki zen, Cavaillé-Coll lantegietan. Ospe handiko baroi frantses bat izan zen haren lehen jabea (l´Espée baroia), Ilbaritzen (Baionatik gertu) zuen jauregirako enkargatu zuen organoa eraikitzea. Lehen Mundu Gerra ondorengo diru-eskasiak zirela eta, baroiak bere ondasun batzuk saldu behar izan zituen, eta horien artean, organo eder hau. 1920 inguruan Usurbilgo Salbatore parrokiak hain baliotsua den tresna hau erosi zuen herritar batzuen ahalegin ekonomikoari esker. Honenbestez, aurten 100 urte egin ditu organoak Usurbilen.
Azken urteetan zaharberritze-lan garrantzitsuak egin dira Usurbilgo organoan.
Joan Luis Atxegaren eskutik Usurbilgo organoa gertutik ikusteko aukera paregabea izango dugu.
Eguna: Martxoak 9, astelehena
Ordua: 18:00etan eta 19:00etan, Salbatore Elizan.