Zumarte ezagutu eta Instrumentuak sortu
Zumarte Musika Eskolak 40. urteurrena ospatzeko ekitaldi berri bat antolatu du.
Datorren otsailaren 15ean ZUMARTE EZAGUTU ETA INSTRUMENTUAK SORTU proiektua burutuko da.
Oraingo honetan, Zumarte Musika Eskolak gonbidapena luzatzen die herritarrei beren instalazioak bisitatzeko eta egun horretarako bereziki antolatutako jardueretan parte hartzeko. Programari hasiera emateko, bisita gidatu bat egingo da Zumarteko eraikinera. Bisita horretan, instalazioei buruzko informazioa emango da eta espazio guztiak bisitatuko dira.
Bisitan eskolako irakasleak izango dira ikasgeletan eta Zumarten irakasten diren musika-tresnak aurkeztuko dituzte. Bertaratzen direnek ere aukera izango dute instrumentuak giro hurbil eta parte-hartzailean probatzeko.
Umeentzako esperientzia berezi bat eskaintzeko helburuarekin, adin talde ezberdinei egokitutako instrumentuak sortzeko tailerrak prestatu dira. Ildo horretan, hiru jarduera antolatuko dira: 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzako marakak sortzea, 8 eta 10 urte bitartekoentzat flauta bat egitea eta 11 eta 12 urte bitartekoentzat korneta bat egitea.
Tailer bakoitza 10 pertsonakoa izango da. Tailerretan parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa izango da. Izen emateko epea otsailak 3tik 9ra, biak barne, izango da.
Izen-emateko bulegoa@zumarte.eus helbidera mezu bat bidali behar da, partehartzailearen izen-abizen eta adina adieraziz.
Jardunaldi honek bertaratutakoen artean sormena eta musikarekiko interesa sustatzea du helburu, baita eskolaren eta komunitatearen arteko loturak sendotzea ere.
ANIMATU!! ZUMARTE EZAGUTU eta INSTRUMENTUAK SORTU!!