• Eus
  • Cas
ZumarteZumarte
  • Zumarte
  • Funtzionamendua
    • Arautegia
    • Matrikulazioa
    • Gestio batzordea
    • Bulego ordutegia
    • Egutegia
    • Ordutegiak
  • Eskaintza
    • Musika Hezkuntza
    • Musika tresnak
    • Abesbatzak
    • Taldeak
    • 24/25 Ikastaro trinkoak
  • Agenda
  • Albisteak
  • Kontaktua
  • Zumarte
  • Funtzionamendua
    • Arautegia
    • Matrikulazioa
    • Gestio batzordea
    • Bulego ordutegia
    • Egutegia
    • Ordutegiak
  • Eskaintza
    • Musika Hezkuntza
    • Musika tresnak
    • Abesbatzak
    • Taldeak
    • 24/25 Ikastaro trinkoak
  • Agenda
  • Albisteak
  • Kontaktua

Albisteak

  • Hasiera
  • Albisteak
  • Albisteak
  • 2024/25 ikasturterako izen-ematea

2024/25 ikasturterako izen-ematea

  • Kategoria Albisteak
  • Data 2024/05/14

DATA: Maiatzak 27-31 bitarte

IZEN-EMATEA NOLA EGIN: on-line datuak bete zumarte.eus orrialdean edo inprimakia eskuz bete bulegoan.
ORDUTEGIA PRESENTZIALKI: Asteartea eta osteguna 10:00-12:30 / 18:00-19:00
ESKAINTZA: Musika txokoa, musika mintzaira, tronpeta, tronboia, saxofoia, biolina, perkusioa, klarinetea, eskusoinua, trikitixa, panderoa, pianoa, txistua, gitarra, flauta, organoa, kantu modernoa, abesbatza eta talde instrumentalak.
ORDAINKETA: Plaza kopuruen zozketak egin eta onartutako ikasleen zerrendak argitaratu ondoren, zuek adierazitako kontu korrontetik, ikaslea onartua izan den ikasgaiengatik ordaindu beharreko tasaren %10 kobratuko zaizue ekaina bukaeran , %40 iraileko lehen astean eta %50 abendua hasieran.

Plaza banaketaren arautegia aplikatuko da.


IZEN-EMATE PREZIOAK

Ikasgaiak:
-Musika Txokoa (4-5-6-7 urte): 147€
-Musika Txokoa+instrumentua: 294€**
-Musika Mintzaira : 147€
-Instrumentua: 147€ (Panderoa: 85€)**
-Musika Mintzaira+instrumentua: 294€**

Musika Mintzaira edo instrumentua egiten ez duten ikasleak:
-Abesbatza bakarrik: 85€
-Talde instrumentala bakarrik: 85€**
-Abesbatza+taldea edo 2 talde: 115€

**Horrez gain, instrumentuko ikasleek ikasturtean zehar 32€ko 10 kuota ordaindu beharko dituzte eta talde instrumentala bakarrik egiten dutenak 6€tako 10 kuota.

HOBARIAK
-Familia ugarietan, izen-ematearen prezioan %40ko deskontua egingo zaio ikasle gazteenari. Horretarako, familia ugariaren txartela ekarri beharko da bulegora.
-Unitate familiar bereko 3 senide edo gehiago izen-emanda dauden kasuetan, prezioan %40ko deskontua egingo zaio ikasle gazteenari. Ikasle gazteenak bixkiak izanez gero, ikasle bati bakarrik egingo zaio deskontua.

OHARRAK
-Instrumentua ikasten hasten direnen artean, tronboia, saxofoia, tronpeta, flauta, klarinetea edo biolina ikasten hasten direnei, nahi izanez gero eta ikasleentzat egokiak badira (tamaina e.a), Zumartek dituen instrumentuak urtebetez utziko zaizkie.


ORDUTEGIAK

INSTRUMENTUAK
-Ikasle eta irakaslearekin behin-behineko ordutegiak bilera bidez adostuko dira.

MUSIKA TXOKOA 
Musika Txokoa 1.1 (4 urte):  Asteartea 16:45-17:45
Musika Txokoa 1.2 (5 urte):  Asteartea 17:45-18:45
Musika Txokoa 1.3 (6 urte):  Osteguna 16:45-18:00
Musika Txokoa 1.4 (7 urte):  Osteguna 18:00-19:15

MUSIKA MINTZAIRAKO ETA KANTU-KANTARI (KK)
Musika mintzaira 2.1:  Astelehena – Asteazkena 16:40-17:40 / KK:  Asteazkena 17:45-18:30
Musika mintzaira 2.2:  Astelehena – Asteazkena 17:40-18:40 / KK:  Asteazkena 16:45-17:30
Musika mintzaira 2.3:  Astelehena – Asteazkena 18:40-19:30
Musika mintzaira 2.4:  Astelehena – Asteazkena 19:30-20:20

ABESBATZAKO TALDEAK
ZUMARTE ABESBATZA – 13 urte edo gehiago (2010-edo lehenago jaiotakoak): Asteazkena 20:00-21:00
ZUMARTE GAZTE ABESBATZA:  Asteazkena 18:30-20:00


ZUMARTE MUSIKA ESKOLAKO IZEN-EMATE ARAUTEGIA
– Izen-emate data barruan eskaera egiten ez duen ikasleak bere plaza galduko du.
– Izen-emate eskaera egin eta onartua izan ondoren, kontu korrontetik kobratuko da dagokion tasa.
– Izen-emate hasierako tasa itzulketarik ez da egingo.
– Iraila 30etik aurrera baja emanez gero, ikasturte osoari dagozkion kuota guztiak ordaindu beharko dira.
– Urriak 30etik aurrera ez da izen-emate berririk onartu edo egingo.
– Epez kanpo eta urriak 30 arte egiten diren izen-emateak, beti ere irakaslego eta batzordearen oniritzia izan beharko dute.
– Ikasturtea hasi ondoren izen-ematen den ikasleari, hasierako tasa osoa kobratuko zaio.
– Falta asko egiten duen ikasleak ez du hurrengo urteko plaza gordetzeko eskubiderik izango.
– Musika txokoa, musika mintzaira eta instrumentuko ikasle berrien kasuan, eskainitako plaza kopuru baino eskaera gehiago badago, plaza banaketari buruzko arautegia aplikatuko da.

  • Partekatu:

Azken Sarrerak

  • 40.Urteurreneko ibilbide musikatua
  • 25/26 IKASTURTERAKO INSTRUMENTU ORDUAK HARTZEKO BILERAK
  • 25/26 ikasturterako matrikulazioa

Newsletter

Jaso itzazu gure albisteak zure posta elektronikoan!
Loading

Albiste eta ohar harpidetza

Zure e-mailean jasoko dituzu gure argitalpen guztiak.
Loading
 

Zumarte Usurbilgo Musika Eskola

Diseinua eta garapena: TaPuntu

  • Cookie Politika
  • Lege Oharra
  • Pribatutasun Politika
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko asmoz. Ados nagoCookie politika