Hernaniko XI. Txistulari Jaialdia
- Noiz: 2016-03-20 (Igandea)
EGITARAUA
- 10:00 elkartzea, udaletxeko arkupeetan
- 10:15 dianak, hiru-lau taldetan, herrian barrena
- 11:00 hamaiketakoa Elur-txori elkartean
- 12:30 Ttun-ttuna plazan. Kalejirak eta dantza doinuak denok elkarrekin
- 14:00 Bazkaria Oialume-zar sagardotegian. Menua:
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua piper berdeekin
- Txuleta
- Gazta, intxaurrak eta sagar dultzea
BEHARRAK
- Jazkera: alkandora-blusa zuriak eta galtza ilunak.
- Zamarra edo jertse ilunak.
- Gizonezkoek txapel beltza, eta emakumeek, nahi badute, ere bai.
- Txistuak FA NATURALEAN (eskuko pieza luzea), tronpetistekin batera jo ahal izateko 12:30eko saioan. Beraz, silboteak SI BEMOLEAN.
IZENA EMATEKO
- Hamaiketakoa antolatzaileek jarriko dute.
- Bazkaria, txistulari eta atabalariek 15 EURO ordaindu beharko dituzte, eta jotzera ez datozenek 30 euro.
- Izena emateko eta harremanetarako, helbide hauetan gauzkazue:
- Boni Agirresarobe: boni.agirresarobe@gmail.com
- IƱaki Eguren: eguren.txistu@gmail.com
- Izena, MARTXOAREN 9-rako eman behar da, sagardotegiko erreserba behar bezala egin eta hamaiketakoa txukun prestatzeko.
OHARRAK
- Norbaitek ez badu FA NATURALEKO txisturik, aldez aurretik jakin arazi (izena ematerakoan) eta lortuko diogu.
- Partiturak HEMEN dituzue, eta partitxelak (kalean jotzeko) egunean bertan banatuko dira.
- Txistulari Jaialdia bezperan hasten da, martxoaren 19an, Txistulari Gazteen XI. Txapelketarekin (11:00etan bakarlariak eta 17:00etan taldeak). Atzetik datozkigun neska-mutil koskor hauen lan ederraz gozatzera gonbidatuta zaudete denok.
Albistea: http://www.txistulari.com